Noiz sortua: 2017-01-31 00:30:00

ATZEKOZ AURRERA. Ana Garcia. Matematikaria

«Ikasleek gorroto dute ariketa bera behin eta berriro errepikatzea»

Jokoak eta denbora-pasak matematika irakasteko moduan txertatzearen aldekoa da Ana Garcia matematikaria. Metodologia horrekin bat datorren material didaktikoa sortzen eta zabaltzen du.
BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Julen Aperribai -

2017ko urtarrilak 31

Matematikak pisutsuak izan daitezke hainbatentzat, modu tradizionalean irakatsita. Motibazioak interesa eta interesak ulertzea dakarrela sinetsita, matematika irakasteko beste metodologia baten aldekoa da Ana Garcia (Paris, 1948). Irakasle erretiratua da egun, baina irakaskuntzari begira jarraitzen du. Hainbat liburu ditu argitaratuak, eta Juegos y matemáticas bloga elikatzen du. Urtarrilean Beasainen (Gipuzkoa) izan da, Urtarrila, matematikaren bila jardunaldiaren barruan.

Zerk eraman zintuen matematikaren irakaskuntza beste modu batera ulertzera?

Lehen eskolak ematerakoan konturatu nintzen irakaskuntza tradizionalak, guk jaso genuen moduan, ez zuela funtzionatzen gure ikasleekin. Matematikaren irakaskuntza aldatzeko asmotan zebilen Madrilgo Azarquiel didaktika taldearekin bat egin nuen. Kasualitatez, atzerriko hainbat material ludiko eskuratzeko aukera izan nuen, eta ondorioztatu nuen hori dela gure ikasleak motibatzeko modu bat. Motibazioak interesa dakar, eta interesak, gehiago ulertzea.

Hezkuntza formalaren osagarri ala ezaugarri izan behar lukete jokoek eta denbora-pasek?

Hezkuntza formalaren parte izan behar dutela uste dut. Hainbat irakaslek pentsatzen dute oporren aurreko egunetan eta halako egun berezietan egin behar direla jokoak, baina ez da hori nire ustea. Ohiko klasea emateko moduan barneratu behar dira. Adibidez, eskola ordua amaitu aurreko azken hamabost minutuetan, bingo bat egin daiteke zatikiak gehitzeko. Ikasleak animatu egingo dira, irabazteko gogoz eta. Azken batean, beste modu batera eman zenezake irakasgai bera, baina puntu ludiko batekin.

Haurrei bideratuago egon da irakaskuntza mota hori. Ba al da adin mugarik?

Haur txikiekin lotu izan da, batez ere. Bigarren hezkuntza da egokiena halako metodologiak aplikatzeko, baina, kasuren batean, batxilergoko ikasleekin ere erabil daiteke.

Matematika hobeto ulertzen laguntzen al dute jokoek?

Hainbat eratako jokoak daude: klasean azaldutako edukiak indartzeko balio dute batzuek; beste batzuek, ikasleei zalantza batzuk eragiteko, kontzeptu matematiko batzuk uler ditzaten. Matematikako eduki asko dago modu batera edo bestera barneratu beharrekoa. Ariketak behin eta berriro errepikatzeak botatzen ditu atzera ikasleak; ariketa taula tradizionalek, alegia.

Irakasle lanetan zebiltzanean, metodologia mota hau erabiltzen zenuen zure egunerokoan?

Noski, nire ikasle ohiek eta nire lankide izandakoek ondo dakite hori. Jokoen zale sutsua naiz; eskolara etorritako ikuskatzaileek ere badakite hori. Zorte handia izan dut, lortu baitut ia beti ikusaraztea gauzak lortu daitezkeela modu horretan.

Urtarrila matematikaren bila jardunaldian izan zinen. Zer azaldu zenien han elkartutakoei?

Ni gonbidatzeko detailea izan zuten, eta oso polita izan zen. Batzuk haurrekin joan ziren, eta haur horiek erakutsi zieten gainontzekoei metodologia mota honek funtzionatzen duela. Asmakizunak asmatzen eta jokoa irabazten gogo handia jarri zuten, eta esan dezaket gurasoak konbentzitu zituztela.

Gurasoek ondo hartzen al dute irakaskuntza hori umeei aplikatzea?

Zaila da. Didaktikako irakaslea izan naiz urte askoz, eta nire ikasleei azaltzen nien aurre egin behar diotela gizarteak egun duen iritziari. Gizartea aldatzen ari den arren, oraindik kosta egiten zaio horrelako gauzak ulertzea eta onartzea. Nire lankideekin eztabaidatu behar izan dut, eta gurasoekin ere bai. Dena den, guraso batek bere haurraren koadernoan jolas bat ikusten badu, baina hori ebazteko hainbat ekuazio ebatzi behar izan badituzte aurretik, guraso horiek konbentzitu daitezke. Azkenean, materiala bera izan da konbentzitzeko tresnarik onena.

Joko eta denbora-pasez osaturiko lau liburu ere badituzu argitaratuak. Erabilera akademikorik eman zaie?

Hori espero dut. Irakasleentzat eginak daude; eskolak zuzentzeko metodologia azaltzen dut bertan. Lehen liburuak bosgarren argitalpena du; ez dira edizio handiak, baina saltzen dira.

Beste ikasgaietan ere erabili beharko lirateke jokoak?

Hizkuntzak irakasteko oso erabilgarriak izan daitezke. Gaztelera irakasteko, adibidez, topatu ditut sarean antzeko moduak erabiltzen dituzten hainbat adibide. Uste dut atzerriko hizkuntzen irakasleek guk baino denbora gehiago daramatela horrelakoak erabiltzen.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 26an eguneratua, 20:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 11 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.634 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.027 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Berra adinekoen egoitza. ©JON URBE / FOKU

Ekainaren 8tik egin ahalko dira bisitak Gipuzkoako zahar etxeetan

Berria

Egoiliar bakoitzeko senide bakarra joan ahal izango da bisitan, eta segurtasun neurriak zorroztuko dituzte. Gipuzkoako zahar etxeetan 167 pertsona hil dira izurria hasi zenetik; gaur egun 22 eri daude, bi egoitzatan.

Maiatzaren 11an igaro zen lehen fasera Hegoaldea ©Marisol Ramirez, Foku

Hegoaldea lehen fasera igaro izanaren arrazoiak eman ditu Espainiako Gobernuak

Ainhoa Larretxea Agirre

Espainiako Osasun Ministerioak zehaztu du egoera epidemiologiko «ona» izan dela Nafarroa pasatzeko arrazoia; Osakidetzak pazienteak artatzeko duen «gaitasun handia», berriz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa igarotzekoa. Maiatzaren 11n aldatu zen lehen fasera Hegoaldea.

Txagorritxu ospitaleko laborategiko irudi bat. ©Gorka Rubio / Foku

Datuen peskizan (eguneko laburpena)

Pello Urzelai

Beste zazpi pertsona gehitu behar dira koronabirusarekin hildakoen zerrendara. Bost EAEn, bi Nafarroan. PCR bidezko 11 positibo berri agertu dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Julen Aperribai

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna