Erresuma Batuak kontrol neurriak zorroztu ditu

2014ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Erresuma Batuko Gobernuak Poliziaren eskumenak gehituko ditu atzerrian «terroristen alde borrokan ibilitako susmagarriei» pasaportea kentzeko. Theresa May Barne ministroak azaldu duenez, Poliziak aireportuetan pasaporteak atxiki ahalko dizkie susmagarritzat jotakoei, eta, horrela, hegazkina hartu gabe utzi ahalko dituzte, «ikertzeko denbora irabazteko». Mayk oroitarazi du Erresuma Batuak pasaportea ken diezaiekeela herritartasun bikoitza izan eta Estatu Islamikoaren alde aritzea egotzitakoei, eta debekatu diezaiekeela ere herritartasun bikoitza dutenei Erresuma Batura itzultzea. «Siriara zihoazen 25 laguni kendu diegu pasaportea», jakinarazi du Mayk. Herritartasun bakarra dutenei, ordea, ezin diete hori egin, inor estaturik gabe uztea legez kanpokoa baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.