Noiz sortua: 2013-11-07 00:30:00

«Sakrifizioak» iragarri ditu BBK-ko presidente berriak

Xabier Sagredo lehendakari berriak kutxaren etorkizuna «oztopoz» betea ikusten du

Ainhoa Larrabe -

2013ko azaroak 7
BBK-ko Administrazio Batzordeak Xabier Sagredo hautatu zuen atzo erakundeko lehendakari. Azken ia bost urteotan Mario Fernandezek bete duen kargua hartzean «profesionaltasuna, hurbiltasuna eta baloreak» agindu ditu, baina etorkizuna «oztopoz betea» ikusten duela aitortu du, eta BBK banku-fundazio bilakatu behar izateak «sakrifizioak» izango direla onartu du.

Erakunde batzuen bidegabekeriak «guztien artean» ordaindu behar izatea salatu du Sagredok. Prezioetako bat izango da BBK eta beste kutxak banku--fundazio bilakatu beharko direla; horrek ekarriko du Bizkaiko kutxak Kutxabanken dituen akzioetako batzuk (%7) saldu behar izatea, inbertitzaile pribatu bati pentsatzekoa denez. Horrek diru gutxiago utziko du gizarte ekintzarentzat, BBKren «altxorra» den arren. BBK-ko lehendakari gisa «Kutxabank indartzen» saiatuko dela agindu du Sagredok. Banku horren lehendakaritzan jarraituko du Fernandezek, adina (70 urte ditu) ez baita horretarako muga.

Fundazio bilakatu arte lehendakari soldatari uko egin dio Sagredok, eta utzi egingo du EAJko Euzkadi Buru Batzarra, baina ez, ordea, Iberdrolako administrazio kontseilua.

Protesta egin du ELAk

Kutxabanken kudeaketarekin oso kritiko jarraitzen du ELAk. Sindikatuak atzo ziurtatu zuen Bilbon eskaintzen dituen zerbitzu batzuk (txartelak esaterako) Andaluziako filialera eramaten ari direla, CajaSurrera. Horrek ehun behargin mugiaraztea dakarrela salatu du. Ez dira bakarrak, pasa den astean ezagutzera eman baitzuten 25 emakume ere eraman dituztela. «Deserrotze familiar eta sozialaren zigorra ezarriko zaie, baita kontratuak deuseztea ere». Sindikatuak adierazi du 2012ko urtarrilaren 1etik 2013ko irailaren 30era bitarte Kutxabanken 790 lanpostu galdu direla. Kutxaz kutxa: BBKn 125 lanpostu galdu dira, Kutxan 87 eta Vital Kutxan 167. Horri «hedakuntza delakoan» emandako enplegu galerak gehitu behar zaizkio, guztira 411.

Albiste gehiago

Apirilaren 2an eguneratua, 13:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 10.022 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 555 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 2.459 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Gizon bat, Zagreben. ©ANTONIO BAT / EFE

Sakelakoen kokapena jasoko du Madrilek

Berria

Telefonica, Orange eta Vodafone konpainiek euren sareak erabiltzen dituzten sakelakoak non dauden kontrolatuko dute, eta informazioa Madrilgo Gobernuari emango diote. Koronabirusaren aurkako borrokan, populazioaren inguruko mugimenduei buruzko datuak biltzea da asmoa, Madrilen arabera, eta, gaineratu duenez, ikerketak ez ditu “gizabanakoen mugimenduak atzemango”, baizik datu “anonimoak eta multzoka”.

Murga, Urkullu eta Beltran de Heredia, diputazio iraunkorrean telematikoki azalpenak ematen. ©/ Irekia

Oposizioak «gardentasun falta» egotzi dio Urkulluri

Irati Urdalleta Lete

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak azalpenak eman ditu Eusko Legebiltzarreko diputazio iraunkorreko bilkuran, EH Bilduk hala eskatuta. Argudiatu du «osasun arduradunen ezagutzan eta unean-unean jasotako informazioan oinarrituta» jokatu dutela.

Donostiako ospitaleko langile batzuk, mobilizazio batean ©Jon Urbe (Foku)

Osasuna bermatzen ez duten enpresak, fiskaltzara

Jokin Sagarzazu

LABek langileen kexak igorriko dizkio, zigor instrukzioko prozesuak ireki ditzala eskatzeko. Ohartarazi du oinarrizko zerbitzu batzuk «kolapsoan» daudela. ELAk, berriz, materiala bermatzeko eskatu dio EAEko Auzitegi Nagusiari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna