KONTSEILARIAK

2018ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Torrak ondorengo politikariak hautatu ditu Generalitateko kontseilaritzatan aritzeko:

Presidenteordeaeta Ekonomia kontseilaria

Pere Aragones. Generalitateko Ekonomia idazkaria aurreko legealdian, Oriol Junquerasen gertukoa da. ERCko kidea.

Presidentetza

Elsa Artadi. Ekonomialaria da, eta Generalitatean aritu da azken urteetan; azkena, departamentu arteko koordinatzaile gisa. Gobernuko bozeramailea izango da legealdi honetan. JxCko kidea.

Barne kontseilaria

Miquel Buch. Kataluniako herrien elkarteko presidentea. Premia de Marreko alkate ohia. JxCkoa.

Kanpo Harremanak

Ernest Maragall. Generalitateko kontseilari izana Pasqual anaiaren agintaldian; ibilbide luzea du politikagintzan. Europarlamentaria izana da. PSCtik ERCra egin zuen jauzi.

Hezkuntza

Josep Bargallo. Pasqual Maragallekin hezkuntza kontseilari izana. Filologoa da. ERC.

Justizia

Ester Capella. Espainiako Senatuan eta Kongresuan aritu da. Abokatua da. ERCkoa.

Kultura

Laura Borras. Kataluniako Letren Erakundeko zuzendaria. JxCko kidea.

Lan Harremanak

Chakir El Homrani. UGT sindikatuko zuzendaritzan aritua. ERCko militantea da.

Administrazio Publikoaeta Politika Digitalak

Jordi Puignero. Ingeniari informatikoa. Generalitateko telekomunikazio idazkaria. JxC.

Osasuna

Alba Verges. Ingeniaria eta ekonomialaria; Osasun Sailean aritu da aurreko legealdian.

Lurraldeaeta Iraunkortasuna

Damia Calvet. Ingeniaria da, eta Sant Cugat del Vallesko alkateordea. JxCko kidea.

Enpresa

Angels Chacon. Abokatua da; Generalitateko Industria zuzendari izandakoa da. JxC.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.