Europako plazak, B plan bila

Ezkerreko alderdi politikoak eta gizarte mugimenduak Madrilen bildu dira, egungo Europako Batasunarentzako alternatiba eske. Helburua: «Europa demokratizatzea»

Giaanis Varufakis, atzo, B planaren aurkezpenean. PACO CAMPOS / EFE.
Madril
2016ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Haserrez beteriko hariak lotzen ditu Europako mugimendu alternatiboak. M15eko plazetatik, hipotekek kalte egindakoen plataformaraino (PAH); Londresko protestetatik, Greziarekiko elkartasuneraino. «Benetako demokrazia orain», eskatu zuten 2011an Puerta del Solen (Madril) eta Espainiako beste zenbait kaletan. Lau urte ondoren, Bartzelonan, Madrilen eta Atenasen agintzen ari diren ekintzaileek Europarako bide berri bat sustatu nahi dute: B plan bat. Horregatik, Europako ezkertiarren zati handi bat —Euskal Herriko ordezkariak ere bildu dira— Madrilen bildu da asteburu honetan, etorkizuneko ideiak eta esperientziak elkarrekin trukatzeko. «Erantzuteko ordua da, Europaren josturak askatzen ari dira, eta berriz josi behar ditugu», mintzatu zen Pablo Sainz jardunaldien irekiera ekitaldian. Sainz emigranteen atxikitze zentroen aurka dagoen aktibista da.

Madrilgo topaketak dei egi dieezkertiarrei, M15eko oihua berreskura dezaten. Amets egiten du Europa demokratikoago, gardenago eta parte hartzaileagoarekin. Entzuleen artean dozenaka politikari, ekintzaile eta unibertsitate irakasle bildu dira. Nabarmentzekoak dira Marina Albiolen eta Alberto Garzonen izenak, bai eta Nekazarien Bidea mugimenduko ordezkarien—Claude Girod, tartean— eta Zoe Konstantopulou Greziako parlamentuko presidente ohiaren presentzia ere.

Greziak azken urteetan pairatutako krisian hartutako esperientzia da goi bileraren oinarrietako bat. 2015. urteko Bruselaren eta Syrizaren gobernuaren arteko beso-borroka —Alexis Tsiprasek erreferendumera deitu zituen greziarrak, troikaren erreformak onartu nahi zituzten ala ez erabakitzeko— ez zen izan soilik Greziaren aurkako mehatxua. Batasuneko gainontzeko kideei ere arazo bera zegokien: bide bakarra dago, austeritatea.

Halere, greziarrek ezezkoa eman zieten irtenbide haiei, bozen %61,3rekin. Herritarren borondateari entzungor egin zieten Bruselako politikariek eta Europako Batzordeak, Europako Banku Zentralak, eta Nazioarteko Diru Funtsetik igorritako aginduak inposatu zituzten. Demokraziarik gabe, eta herriaren borondatea defendatu ezinik, Giannis Varufakis Finantza ministroak dimisioa eman zuen.

Greziako parlamentuko presidente ohi Zoe Konstantopoulou agertoki gainera igo zen herenegun, eta herrialdeak pairatutako krisia laburbilduz, erresistentziarako deia egin zuen: «Politikariek huts egin zuten; Greziako jendeak, ez. Jendea bere duintasunagatik borrokatzen bada, ez du hutsik egiten».

Varufakis Madrilen da. Europaren alternatiba den ekinbidebaten buru da, nahiz eta B planaren manifestuarekin bat egin duen. Varufakisek Berlinen aurkeztu zuen bere proposamena, otsailaren 9an: Diem25 mugimendua (2025 Europako Mugimendua). Ezkertiarren arteko batasunetik haratago, erantzun ireki bat bezala definitzen da proiektua. Sortze kartaren arabera, «afiliazio ideologiko eta politiko askotarikoek batutako europarrak herriek osatutako Europa batera abiatuko dira». Helburua lortzeko epea: 2025. «Europako Batasuna demokratizatu egin behar da, edo desegin egingo da bestela», dio sortze manifestuak.

Egunotan argi gelditu da gudu- zelaia zein izango den, kasu batean zein bestean. Batetik, Europako Banku Zentraleko demokrazia falta. Bestetik, erabaki estrategikoetan beharrezkoak dira Eurotaldean gardentasuna izatea eta neoliberalismoaren aurka borrokatzea. Corina Genschel Blockupy Alemaniako ekintzaileen ordezkariak Europan jarraitzeko bidea aurkeztu zuen: «Eurek darabilten izuaren politikaren aurka eta alternatiba faltaren aurka borrokatu behargara».

Europako herriei, mehatxu

Krisiaren garaian Espainian egindako protestak itsasgarri izan dira, beste etorkizun batekin amets egitea ahalbidetu zuen elkartze gunea. Mugimenduaren ondotik, Podemos, Ahora Madrid edo Barcelona En Comu hautagaitza politikoak sortu dira.

Greziak nazioarteko elkartasuna piztu zuen bitartean, Alemania izan zen kritikak jaso zituena. Corina Genschelek, Alemaniatik etorrita, gogoratu zuen hauteskundeak egongo direla 2017an eta nabarmendu zuen mobilizazioei esker lortuko dela soilik kanpainan gai nazionalez eta europarrezmintzatzea. «Batasunaren patua markatzen dutelako».

Ekintza politikora jauzi egiteko beharraz mintzatu ziren beste hainbat txostengile. «Ez dago etorkizunik mugekin, EBZrekin, TTIParekin (Inbertsio eta Merkataritza Lankidetza Transatlantikoa) edo TISArekin (Munduko Merkataritza LibrearenAkordioa). A planak ez du funtzionatzen», azaldu zuen Marina Albiolek, Ezker Batuko ordezkariak.

Ahotsen artean, ideia bera errepikatu zen: Europa demokratizatu beharra dago.Ekitaldi publiko batek itxiko du gaur goi bilera. Bertan hartuko dute parte Varufakisek, Miguel Urbanek (Podemos) eta borrokan ari diren ekintzaileek. Ezkerreko alderdien eta gizarte mugimenduen arteko nahasketa izango da. «Kaleko babesa behar dugu, bidea zein den erakuts diezaguten», esan zuen Lola Sanchezek.

Berlinen eta Erroman ere eginnahi dute B planaren bilera, «nazioarteko brigaden eta faxismoa garaitu zuen Europaren elkartasuna jasotzeko», esan zuenMarina Albiolek hitzaldian. Europako Batasunak bizi duen memento historikoaren aurrean, Lola Sanchezek Salvador Allenderen aipu batekin itxi zuen herenegungo agerraldia: «Historia gurea da, eta herriek egiten dute».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.