martxelo otamendi
ENBAXADA BILA

Gutxiesteagatik

2017ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Rajoyk estatuaren artilleria osoa —legala, judiziala, poliziala, mediatikoa eta diplomatikoa— lanean jarriko zuela aurreikusteko ez zen oso ariketa ausarta egin behar, posiblea eta probablea zelako. Duda egon zitekeenU-1aren aurretik edo ondoren egingo zuen, aurretik eginda independentziazaleak sumintzearen ondorioz indar zitzakeelako. Daukan indarraren eta herritarrek eman zezaketen erantzunaren arteko proportzioaren kalkulua egin du, eta aurretik egitea erabaki du. Lehenagotik ere baldintza prekarioetan egingo zen erreferenduma antolatzeko ardura nagusia zeukaten goi kargudunen atxiloketak berak baino gehiago, erakundeen aurka egindako erasoak sutu ditu independentziazaleak, eta ez diren asko ere bai.

Horretan datza Rajoyren kalkuluaren akatsa: ez zuen espero horren azkar eta horren era jendetsuan erantzutea independentziazaleek eta, are gutxiago, independentziaren aldeko ez diren askok bat egitea protesta mobilizazio horiekin eta, ondorioz, bozkatzeko asmoarekin. Gertatutakoaren ondoren, sektore horiek ez dute historiaren fototekan Rajoyren ondoren agertu nahi, era pasiboan bada ere. Ez bozkatzetik bai bozkatzera bultzatu ditu Rajoyren jokabideak ustekabean.

Irudi bilduma ederra ari da sortzen Kataluniako prozesua azken urteotan, baina Ekonomia Kontseilaritzaren egoitzaren inguruan eta herri askotako plaza nagusietan asteazkenean ikusitakoa, betaurreko politikoekin aztertuta, ikaragarria da, makurtu nahi ez duen herri baten irudia delako. Jauzi kualitatibo handia dago, ausardia eta konpromisoagatik, Diadetako jendetzatik asteazkeneko bilkurara. Beldurraren estrategia ezarri nahi izan du Rajoyk Katalunian. Gaizki atera zaio, ordea. Asteazkenean bertan eskainitako prentsaurrekoa indar erakustaldia izan zen, edo ahuleziaren konstatazioa?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.