PASOLINIK ESANAK

2016ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
«Hil beharra dago, nahi eta nahi ez, zeren bizirik garen artean ez baitugu zentzurik, eta gure bizitzaren hizkuntza —horren bidez adierazten dugu gure izatea eta guztizko garrantzia ematen diogu— ezin itzulizkoa da: izateko aukeren kaos bat da, etengabeko erlazio eta esanahi segida bat».

«Bizitzako onena: iragana, orainaldia eta etorkizuna».

«Eskandalizatzea eskubide bat da; eskandalizatua izatea, plazer bat».

«Futbola gure garaiaren azkeneko adierazpide sakratua da. Beste adierazpide batzuk, tartean meza, gain behera daude. Futbolak ordezkatu du antzerkia».

«Eliza ezin da erreakzionarioa izan. Ezin da boterearen parte izan, eta ezin ditu onartu elkarbizitzaren arau formal eta autoritarioak».

«Faxismoak Elizan eta armadan oinarritzen zuen bere boterea. Horiek ez dira ezer telebistarekin alderatuz».

«Neokapitalismoaren bitartez, giza izaera aldatzen ari da burgesia».

«Burgesia ez da klase sozial bat, gaixotasun kutsakor bat da».

«Kontsumismoa da egungo benetako faxismoa».

«Heriotza ez da ezin komunikatzea, ulertua ez izatea baizik».

«Moralistak besteak ukatzen ditu. Gizaki moralak bere burua ukatzen du».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.