EKITALDIAK

2015eko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Hezeguneen Nazioarteko Egunaren harira hainbat jarduera antolatu dituzte.

Txingudi

Plaiaundi (Irun, Gipuzkoa). Haurrentzako lantegia, gaur eta bihar (10:00-14:00, eta 15:30- 17:30).

Las aves y sus secretos dokumentala. Gaur, 11:00etan.

Bisita gidatua Txingudiko hezegunera, 15 eta 24 urte arteko gazteentzat. Bihar, 10:00etan. Izena emateko: (0034) 943-61 93 89.

Salburua

Ataria (Gasteiz). Hezeguneak zaintzearen inguruko lantegia, 6-12 urte arteko haurrentzat. Bihar (11:00-14:00).

Urdaibai

Gautegiz Arteaga (Bizkaia). Bisita gidatua Kanalako polderrera, gaur (10:00-12:00). 6 urtetik gorako haurrentzako lantegiak (11:30-18:00 eta 17:00-18:00).

Bihar, ibilaldia Urdaibaiko paduran (10:00-13:30). Haurrentzako tailerrak, goizean eta arratsaldean; dokumental bat eta bisita gidatua interpretazio zentroko erakusketara. (0034) 94-687 04 02.

Ansot ordokia

Baiona. Ibilaldi gidatua, bioaniztasunaren inguruko azalpenekin, 7 urtetik gorakoentzat. Gaur (15:00-16:30). Izena emateko: (0033) (0) 559 42 22 61.

Nafarroa

Belate. Pitillasko urmaeleko behatokia itxita dago. Las CaƱasko urtegiko erreserban ez dute ekitaldi berezirik, baina zabalik egongo da (09:00-14:00). Otsailaren 8rako bisitaldia antolatu dutelako Belateko zohikaztegira. Izena emateko: (0034) 620 95 54 54.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.