ESTEBIA

2015eko otsailaren 14a
00:00
Entzun
Hego Amerikako Stevia rebaudiana landarearen hostoetatik ateratzen da gozagarria. Guaraniek mendeetan erabili dute. Azukrea baino 150 aldiz gozoagoa da, baina ez du kaloriarik edo karbohidratorik. Eztabaida dago landarearen eraginen inguruan; besteak beste, odol tentsioa jaits dezakeelako. Horrez gain, ikuskizun dago nola erantzuten duen gorputzak, zapore gozoa sentitu ondoren horrek iragarritako kaloriak ez baititu hartzen. Japonian asko erabili dute 1970eko hamarkadatik. AEBetan landarea erabiltzea debekatuta dago, baina 2008an eman zuten baimena horren bi gai kimikoz baliatzeko, gozagarri gisa. Europako Batasunak 2011n eman zuen oniritzia. 2008 eta 2012 bitartean, munduan %400 handitu zen estebia erabiltzen duten produktuen kopurua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.