ELiburutegia, pirateriaren alternatiba

2014ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
«Zer da pirateria? Norberak kulturaren doako erabilera egiten du, baina inork ez du etekinik ateratzen, itzalpeko enpresa batzuek izan ezik», adierazi zuen atzo Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak. Liburutegi publikoetan ere kultura doan kontsumi daitekeela esan du sailburuordeak, baina ezberdintasun batekin: zerbitzu publikoekin, argitaletxeek, egileek eta itzultzaileek lan hori egiteagatik kobratuko dute. «Horrela, kultura industria mantenduko da, eta argitaletxeek zein egileek lan berriak sortuko dituzte». Liburutegi digitala pirateriaren alternatiba gisa aurkeztu du Muñozek. «Zaila da pirateriaren aurka egitea legezko alternatibarik gabe. Orain, badago».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.