Kasko urdinek matxinoei ez diete armak emango

2014ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
NBEko soldaduek ez dizkiete armak emango matxinoei. Horrela baieztatu dute Filipinetako armadako agintariek. Siriako matxinoek Golan gainetan setiatuta dauzkate Filipinetako militarrak. Armadaren arabera, 75 dira, eta «ondo» daude. «Soldaduek tinko eutsi diete, eta euren posizioetan jarraitzen dute. Ez dituzte armak emango gatibu ez hartzeko». Halaber, matxinoek Fijiko beste 43 kasko urdin gatibu hartu dituzte. NBE hasi da negoziazioekin militarrak askatzeko. NBEko misio baten parte dira militarrak, Siria eta Israelek okupatutako Golango gainen arteko muga zaintzeko. Haien eginkizuna bi herrialdeek adostutako su-etena betetzen dela ziurtatzea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.