Amazonek Aritz Adurizi buruzko dokumental bat egin du

Urtzi Urkizu -

2020ko irailak 11

Maiatzean hartu zuen erretiroa Aritz Aduriz futbolariak, eta Amazon Prime Video plataformak aukera emango du haren azkeneko denboraldia ezagutzeko. Urriaren 2an estreinatuko dute jokalariaren gaineko lana, mundu osorako, Six Dreams. Back to win saioaren barruan. Athleticeko jokalari ohiak aitortu du ez dela bere bizitza pertsonala erakutsi zalea, baina salbuespena egin duela dokumentalean. «Nire intimitatea gordetzen saiatu izan naiz». Adurizi iruditzen zaio bere bizitzak ez duela, berez, interesik ikus-entzulearentzat. «Baina naizena eta inguruan dudana erakutsiko du dokumental horrek. Ezkutatzea ezinezkoa izan da». Amazon Prime Videoko kamerak kirofanora ere sartuko dira —ezker aldakatik operatu zuten maiatzaren amaieran.

Six Dreams. Back to win saioaren bigarren denboraldia izango da hau —lehen denboraldian, Iñaki Williams Athleticeko jokalaria eta Amaia Gorostiza Eibarko presidentea egon ziren protagonisten artean—.

ETBk Adurizen ibilbideari buruzko beste dokumental bat estreinatu zuen uztailaren 22an: Aduriz, gogoaren indarra. EITBko nahieran zerbitzuan dago ikusgai. Euskaraz da lan hori; Amazonekoa, berriz, gaztelaniaz izango da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Albiste gehiago

 ©MARISOL RAMIREZ /FOKU

«Abortua arma politiko bat da»

Uxue Gutierrez Lorenzo

Garaik eta Casillasek 'Todas nosotras' eleberri grafikoa ondu dute. El Salvadorko abortuaren kontrako legearen ondorioak pairatu dituzten lau andrazkoren kartzela ondorengo bizitza jasotzen du liburuak.
 ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

«Jatetxeko lantaldeak eginiko pintxoa da»

A. Ramirez de Okariz Kortabarria

Iruñazarra jatetxeko Aginaga eta Herrero sukaldariak izan dira aurtengo irabazleak, Itsasantxoa pintxoarekin. Azaldu dute egin dituzten lanen artean «arruntena» izan daitekeela, eta taldearen lana goraipatu dute.
. Gorka Aginagak eta Laura Herrerok eginiko Itsasantxoa pintxoak eskuratu du lehenengo saria. Iruñeko Iruñazarra jatetxeko kideak dira. endika portillo / foku ©ENDIKA PORTILLO / @FOKU

Pintxoen mapan, altxorrak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Iruñeko Iruñazarra jatetxeko Itsasantxoa pintxoak lortu du lehenengo saria Euskal Herriko XV. Pintxo Txapelketan. Gasteizko Mano Lenta jatetxeak irabazi du bigarren saria; hiri horretako La Regaderak, berriz, hirugarrena. Epaimahaiko kideek azpimarratu dute maila «ona» izan dutela lan guztiek.
Michael Robinson, bere bizitzari buruz gaur estreinatuko duten erreportajearen irudi batean. ©MOVISTAR

Michael Robinson: «Ona, hobea, hoberena»

Urtzi Urkizu

Movistar Plusek Michael Robinsonen bizitzari buruzko erreportaje bat estreinatuko du gaur. 'Informe Robinson' saioa amaituko da horrela

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna