Musika saio berri bat egingo du Arkaitz Villarrek Euskadi Irratian

urtzi urkizu
2019ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Astelehenean ekingo diote EITB taldeko irratiek denboraldi berriari. Berrikuntzen artean, Arkaitz Villar esatariak musika industriaren inguruko irratsaio berri bat egingo du Euskadi Irratian. Musikarekin lotura duten eragileekin elkarrizketak egingo ditu Villarrek. Saio bera gaztelaniaz ere egingo du Radio Euskadirako.

Euskadi Irratiko asteburuetako albistegiak Igotz Alkortak zuzendu eta aurkeztuko ditu aurrerantzean. Joxe Juan Ugaldek, berriz, Egunbete gaueko albistegia gidatuko du astegunetan. Euskadi Irratiko iritzi emaile berrien artean, Aitziber Ibaibarriaga, Nagua Alba, Edurne Egino eta Mikel Irizar egongo dira. Iaz bezala, Maite Artolak gidatuko du Faktoria, eta Manu Etxezortuk gidatuko du gero goiza, eguerdira arte.

Radio Euskadin, asteburuetako Hágase la luz saioa Goizalde Landabasok gidatuko du hemendik aurrera. Joseba Martinek aurkezten duen La jungla sonora musika irratsaioak 30. urteurrena ospatuko du aurten.

Gaztean, iazko esatariek jarraituko dute Dida eta Box saioetan. Ostegunetan, musika elektronikoari eskainitako Moon Safari saioa emango dute.

Radio Vitorian, Ricardo Guerrak egingo du Baskoniaren partiden kontakizuna, Rafa Muntionen ordez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.