Albistea entzun

CIESen arabera, Euskadi Irratia liderra da Gipuzkoan astegunetan

Urtzi Urkizu -

2023ko maiatzak 27 - Donostia

CIES ikerketaren azkeneko datuen arabera, Euskadi Irratiak 149.000 entzule ditu astegunetan. Gainera, Gipuzkoan astelehenetik ostiralera gehien entzuten den irratia da. Gazteak ere ehun mila entzuleren langa gainditu du: 105.000 entzule, hain zuzen ere. Radio Euskadik 189.000 entzule ditu astegunetan; eta Radio Vitoriak, 29.000. EITB Musika irratiak ere Radio Vitoriak adina entzule ditu. EITBko irrati guztien artean 501.000 entzule dituzte —aurreko neurketan baino %6,1 gehiago—. Euskaldunen artean, EITBko irrati taldea liderra da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

ETB2 ikusten da gehien

Telebistako datuak ere neurtzen ditu CIESek, eta, horren arabera, ETB2 da gehien ikusten den katea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan —Kantar Mediaren arabera, Tele5 da gehien ikusten dena—. 456.000 ikus-entzule ematen dizkio CIESek ETBren gaztelaniazko kateari. ETB1 kateari, aldiz, 179.000 ikus-entzule. ETBko lau telebista kateak batuta, 676.00 ikus-entzule dituzte astegunetan batez beste Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

EITB taldearen irratiak eta telebistak batuz gero, bestalde, 1.177.000 herritarrek bat egiten dute hedabide horiekin astelehenetik ostiralera.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskadi Irratiko mikro bat. ©Foku

Euskadi Irratiko langileek murrizketak egiteko irizpideak gaitzetsi dituzte

Urtzi Urkizu

Miramongo Euskadi Irratiko langile batzordeak eta erredakzio kontseiluak zuzendaritzari eta EITBren administrazio kontseiluari eskatu diete 24 orduko informazio zerbitzuari eusteko.

Joseba Sarrionandia <em>Kristalezko begi bat</em>-en pasarte bat irakurtzen, atzo, Bilboko Arriaga antzokian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Meaberen 'Kristalezko begi bat' irakurri dute Bilboko Arriagan

Amaia Igartua Aristondo

Miren Agur Meaberen 'Kristalezko begi bat' eleberria irakurri dute ahots goran Bilboko Arriaga antzokian, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako XVI. Irakurraldi Jarraituan.

 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Kontsultaren eta laborategiaren artean zubiak eraikitzea dagokit»

Iker Tubia

Laguntza eta jakin-mina aipatzen ditu Mendibek neurologiaz hitz egitean, baita pazienteak eta talde lana ere. Esklerosi anizkoitzaren alorrean izan diren aldaketa «sekulakoak» azaldu ditu. Esan duenez, alzheimerra eta AEA dira erronka nagusiak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...