Preso dauden emakumeei buruz arituko dira 'Berria FM' podcastean

urtzi urkizu
Donostia
2020ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Hiru asteren ostean, bueltan da Berria FM euskarazko egunkariaren podcast feminista. Gaur eguerditik aurrera entzun ahalko da laugarren saioa, eta preso dauden hainbat emakumeren egoeraz mintzatuko dira. Horretarako, Oihana Etxebarrieta eta Maria Ruiz ikerlariek Argi izpiak txarrantxen artean liburuaren berri emango dute. Espetxe sistemaren nondik norakoak azaldu, eta preso diren emakumeen eguneroko praktika erresistenteei buruz hitz egingo dute. Bestetik, Itziar Moreno euskal presoak elkarrizketa eman dio BERRIAri Roanneko (Frantzia) espetxetik, Renneskora lekualdatu aurreko egunetan (Bretainia). Gaurko atala bukatzeko, BERRIAko Gasteizko delegazioko Edurne Begiristain kazetariak hartuko du hitza.

Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatzen du podcast feminista, eta nabarmendu du atal berrian mugak hausten saiatuko direla: «Espetxearenak eta emakume presoen inguruko tabuenak». Honako galdera hauek egingo dizkie Galardik protagonistei: «Nola egiten diote aurre andre presoek egunerokoari? Nola bizi dute euren sexualitatea? Nola izan askeago eta buruaskiago kartzelan?».

Berria FM bi astean behin sareratzen dute. Azaroaren 20an estreinatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.