Desinformazio gaien behatoki bat sortuko du Nafarroako Unibertsitateak

urtzi urkizu
2021eko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Nafarroako Unibertsitateak 23 erakunderen partzuergo bat gidatuko du, hedabide digitalak eta desinformazio alerten monitorizatzea aztertzeko behatoki bat sortzeko helburuarekin. Horretarako, Europako Batzordearen finantzaketa bat jasoko du: 1,47 milioi euro.

Behatokiari Iberifier izena jarriko diote. Proiektuan parte hartuko dute hamabi unibertsitatek, askotariko albiste agentziak, albisteak egiaztatzen lan egiten duten erakundeak, baita ikerketa zentroak ere.

Partzuergoko ikerlari nagusia Ramon Salaberria Nafarroako Unibertsitateko irakaslea izango da. Lantaldean arituko dira Angel Arrese, Ana Azurmendi, Maria Carmen Erbiti, Javier Serrano, Pilar Martinez Costa, Bienvenido Leon eta Charo Sadaba. Komunikazio digitalean, konputazioaren zientzietan eta datu eta analisi estrategikoan adituak diren 70 ikerlarik parte hartuko dute proiektuan.

Behatokiak ikerketa lerro hauek izango ditu: hedabide digitalen ekosistemako joerak eta ezaugarriak; desinformazioa garaiz detektatzeko teknologiak; desinformazioa egiaztatzea—txostenak bidaliko dizkio Europako Batzordeari—; eta alfabetatze mediatikoaren gaineko egitasmoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.