Plataformetako edukien %6 euskaraz, katalanez edo galegoz

Paulo Ostolaza.
2021eko azaroaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Streaming plataformek, legez, gutxienez beren edukien %6 eskaini beharko dute euskaraz, katalanez edo galegoz. Hala hitzartu du ERCk Espainiako Gobernuarekin, alderdi katalanak 2022ko aurrekontuak babestearen truke. ERCren babesa ezinbestekoa da Pedro Sanchezen gobernuak aurrekontuak onartu ahal izateko, eta ERCk ikus-entzunezkoei buruzko neurria jarri du aurrekontuak onartzeko baldintza gisa. Espainiako Gobernua osatzen ari den ikus-entzunezkoen lege berrian hizkuntza gutxituen aldeko neurri bat izatea bermatu dute subiranistek.

Gabriel Rufian ERCren Espainiako Kongresuko bozeramailearen esanetan, streaming plataformek eskainitako ehun filmetik 30ek Europako hizkuntzaren batean izan behar dute; horietatik erdiek —15— Espainiako Estatuko hizkuntzaren batean; eta horietatik gutxienez %40k —6— hizkuntza koofizialen batean, hau da, euskaraz, katalanez edo galegoz.Beraz, Europako filmen katalogoko bost filmetik batek gutxienez euskaraz, katalanez edo galegoz egon beharko du.

Hala ere, oraindik ikusteko dago ERCren eta Espainiako Gobernuaren arteko akordioak zer-nolako eragina izango duen Hego Euskal Herrian eta euskarazko eskaintzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.