'Smartless' podcastari buruzko saio bat egingo du Discoveryk

urtzi urkizu
2022ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Warner Bros eta Discovery konpainiek bat egin dutenetik lehen agerraldi publiko garrantzitsua egin zuten atzo New Yorken. Iragarritako edukien artean, Discovery Plus plataforman Smartless umorezko podcastaren inguruko dokumental saio bat estreinatuko dute. Jason Bateman, Sean Hayes eta Will Artnett dira podcast horren aurkezleak; AEBetako zenbait hiritako antzokietara eramaten dute podcasta, eta emankizunaren atzeko aldearen berri emango dute Discoveryn. Horrez gain, Jason Momoa aktoreak aurkeztuko duen programa berri bat estreinatuko du Discoveryren plataformak. Eta kirolari ezagunekin hiru saio egingo ditu.

Fikziozko lanei dagokienez, Gremlins filmeko pertsonaiekin osatutako marrazki bizidunak estreinatuko ditu HBO Maxek (Warner Bros); Scooby Dooren abenturetako Velma pertsonaian oinarritutako telesail bat egingo dute —Mindy Kaling izango da aktore protagonista—; eta Peacemaker telesailaren bigarren denboraldia grabatuko dute.

HBO Maxek, halaber, Melissa Viviane Jefferson Lizzo kantariaren inguruko dokumental bat egingo du.

Andy Garcia eta Gloria Estefan protagonista dituen film bat estreinatuko du HBO Maxek, ekainaren 16an: Father of the bride.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.