Maria Eizagirre izango da RTVEko Komunikazio zuzendaria

urtzi urkizu
2021eko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
RTVE korporazioaren egitura aldatu dute, eta administrazio kontseiluak aho batez onartu ditu arduradun berriak. Egitura berrian, ez da TVEko eta RNEko zuzendaririk egongo: arlo transbertsalak sortu dituzte, irrati eta telebista publikoaren edukiak batera zuzentzeko.

Hala, Maria Eizagirre (Donostia, 1978) izango da RTVEko Komunikazio eta Parte Hartze Saileko zuzendaria. Eizagirre Nafarroako Unibertsitatean lizentziatua da, eta kazetaritzan doktorea Madrilgo Complutense Unibertsitatean. RNEko eta TVEko albistegietan aritua da, eta Canal 24 Horas-eko editorea ere izan da.

RTVEko albistegietako zuzendaria, berriz, Mamen del Cerro kazetaria izango da —RNEko berriemaile izan da Washingtonen, eta, iaztik, RNEko albistegien arduraduna zen—; eduki orokorren zuzendaria Amalia Martinez de Velasco izango da —aditua da edukiak kontsumo ohitura berrietara egokitzen, eta, 2019. urtean, Alatea Media ekoiztetxeentzako aholkularitza enpresa sortu zuen—; Ignacio Elguero izendatu dute Hezkuntza, Dibertsitatea, Kultura eta Nazioartea Saileko zuzendari —24 urtez RNEn aritu da—.

Marta Torralvo izendatu dute zuzendari korporatibo, eta Jose Luis Muñiz Ikerketen eta Bitarteko Teknikoen zuzendari.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.