CIESek azken zazpi urteotako daturik onenak eman dizkio Radio Euskadiri

urtzi urkizu
Donostia
2020ko abenduaren 24a
00:00
Entzun
CIESen urteko azken neurketaren arabera, Radio Euskadik 216.000 entzule ditu. Hartara, azkeneko zazpi urteetako daturik onenak lortu ditu EITBko gaztelaniazko irratiak. EGMren neurketaren arabera, berriz, 182.000 entzule ditu Radio Euskadik.

Euskadi Irratiak 94.000 entzule ditu CIESen arabera; EGMren neurketak, berriz, 112.000 entzule neurtu dizkio.

Gaztearen datuetan ere bada aldea, baina CIESeko neurketak ematen dizkio entzule gehiago: 92.000; EGMren neurketan, 69.000 entzule ditu.

Radio Vitoriak 31.000 entzule ditu CIESen neurketan, eta hori da Arabako kate publikoak 2015etik izan duen daturik handiena. EGMren arabera, ordea, 10.000 entzule baino ez ditu.

CIESen neurketaren arabera, EITB Musikak 26.000 entzule ditu; eta EGMkoaren arabera, 24.000.

ETBk 817.000 ikus-entzule

CIESen neurketak jaso duenez, EITB taldeko irratiek 459.000 entzule dituzte Hego Euskal Herrian. ETBk, berriz, 817.000 ikus-entzule ditu —gorantz egin du iazko datuarekin alderatuz gero—. Irratiak eta telebistak batuz gero, EITB taldeak 1.235.000 ikus-entzule ditu, astelehenetik igandera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.