'Rockdeluxe' aldizkaria itxi egingo dute, «prentsaren krisiagatik»

urtzi urkizu
2020ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Rockdeluxe musika aldizkariak iragarri du amaitu duela bidea, 35 urteren ostean. Maiatzeko zenbakia izango da azkenekoa, 394.-a. Bertan, 55 kolaboratzailek hartu dute parte, askotariko kultur gomendioak eginez. «Prentsa idatziak orokorrean bizi duen krisiak proiektua jo du azkeneko urteetan, eta aldizkaria talde handietatik albo batera mantendu da, bere askatasuna eta lan egiteko modua defendatuz. Baina hori mantentzea gero eta zailagoa bihurtu da», azaldu dute aldizkariko arduradunek agurreko editorialean Bartzelonan editatzen zen. «Kioskoetako salmenten eta publizitateko sarreren artean orekan ibili behar genuen, eta balantza suntsituz joan da azkenaldian». Koronabirusak «kolpe gogorra» eman diela ere aitortu dute, «are zailago bihurtuz bideragarritasuna».

Rockdeluxe-ko arduradunek argi dute kazetaritza, musikakoa eta beste edozein, ezin dela doan egin. «Aldizkarian beti saiatu gara profesionaltasuna babesten, borondatez betetako amauterismo eremu batean. Edonola ere, burua tente esango du agur aldizkariak, lanak ondo eginda. Baina aldi berean triste, ezingo dugulako horrekin jarraitu».

Azkeneko zenbakia kultur gidatzat jo dute, kolaboratzaileen gomendioz betea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.