Hamaikak 'Keinu bat batera' saioa egingo du Aberri Egunean

urtzi urkizu
Donostia
2021eko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Euskal Herria Batera egitasmoak Aberri Eguna ospatzeko deialdi berezia egin du iganderako, eta #keinubatbatera kanpaina jarri du martxan. Hamaika telebistak bat egingo du deialdi horrekin, eta programa bat emango du Aberri Egunean, 11:00etan hasita.

Gernikako arbola, Txoria txori eta Ikusi mendizaleak herriko plaza eta balkoietatik elkarrekin abesteko deia egin dute, 12:30ean. Hamaikan kanta horiek entzun ahalko dira, baina, aurretik, hiru abestien bideoklipetan parte hartu duten euskal musikarien hitzak eta irudiak emango dituzte. Tartean dira Niko Etxart, La Furia, Gontzal Mendibil, Julia Itoiz, Erramun Martikorena, Kai Nakai, Pantxoa eta Peio, Rotten XIII eta Kaleko Urdangak. Abestien grabazioen making of musikatua emango dute lehenbizi. Gero helduko da Aberri Eguneko ospakizunarekin bat egiteko garaia.

'FIFA 21'-eko finala

Igandean beste emankizun berezi bat egingo du Hamaikak, 16:00etan: FIFA 21 bideo jokoaren Euskal Ligako finalerdiak eta finala. Beñat Zarrabeitiak eta Olatz Foruriak egingo dute partiden kontakizuna. Jokalariek euskal selekzioaren elastikoa eramango dute soinean. Game Erauntsia taldeak Twitch bidez emango ditu bideo jokoaren partidak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.