Netflixek barne ekoizpeneko zentro bat sortu du Madrilen, lehena Europan

urtzi urkizu
2019ko apirilaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Europako bere lehen ekoizpen zentroa inauguratu zuen atzo Netflixek, Madrilen. Egoitzak 22.000 metro karratu ditu. Iaz, 13.000 langile aritu ziren Madrilen Netflixeko ekoizpenentzat beharrean, eta urte honen bukaerarako 25.000 izatea espero dute. «Epe luzera ari gara inbertitzen, hemen gaude geratzeko eta aktiboki parte hartzeko», esan zuen Reed Hastings Netflixeko kontseilari ordezkariak. «Gure helmuga da telesailen, filmen eta dokumentalen sortzaile onenekin lan egitea», gaineratu zuen.

Bi telesail berriren xehetasunak eman zituen Netflixek: batetik, El Inocente egingo dute, Harlan Cobenen suspensezko liburu batean oinarritua, eta, bestetik, Mateo Gil gidoilari eta zinemagileak sortutako Los Favoritos de Midas, Jack Londonen ipuin batean oinarritua.

Galegozko telesail bat

Bestalde, Interneteko plataformak duela egun gutxi galegozko telesail bat sartu du aurreneko aldiz bere katalogoan: El sabor de las margaritas. TVGren ekoizpen bat da, eta lehen denboraldia iazko urrian estreinatu zuten kate autonomikoan. Aktore protagonistak Maria Mera, Tony Salgado, Miguel Insua eta Ricardo de Barreiro dira. Katalanez hiru telesail daude ikusgai Netflixen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.