Hedabide publikoek ez dituzte ikasketa baxukoak eta gazteak biltzen

urtzi urkizu
2019ko irailaren 11
00:00
Entzun
Reuters Institute for the Study of Journalism kazetaritza institutuaren ikerketa baten arabera, Europako komunikabide publikoek zailtasun nabarmenak dituzte hartzaile gazteak eta ikasketa baxuko herritarrak erakartzeko. Gainera, sektore horietan eragina galtzen jarraitzeko arriskuan daude, eta haientzat garrantzi gabekoak bihurtzeko tenorean daude.

«Herrialde askotako komunikabide publikoak albiste zerbitzu ia unibertsal bat eskaintzeko anbiziotik urrun gelditzen dira», ondorioztatu dute ikerlariek. Zortzi estatutako hedabideak aztertu dituzte ikerketarako. Ondorioztatu dute irrati eta telebista publikoen egiturazko gainbehera saihetsezina dela. Eta, gainera, haien informazio zerbitzuen zabalpena txikiagoa dela Interneten kanal tradizionaletan baino.

Reuters institutuaren arabera, hedabide publikoen hartzaileak gero eta zaharragoak dira: gutxienez erdiek 55 urte baino gehiago dituzte. Ikerketan jaso dutenez, ikasketa maila altuenak dituzten herritarrak erakartzen dituzte gehien hedabide publikoetako albistegiek. Aldiz, ikasketa baxuak dituztenek gutxiago ikusten dituzte. «Hedabide publikoak herritarren gehiengoarentzat garrantzi gabekoak bihurtzeko zorian daude».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.