EITB Basque estreinatu dute Youtuben, nazioartera begirako katea

jakes goikoetxea
2021eko ekainaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EITB Euskal Irrati-Telebistak kate bat estreinatu du, Youtuben: EITB Basque. Herenegun jarrizuten ikusgai Interneteko bideoen plataforman. «Aurrerantzean», azaldu du EITBk, «EITB Basque, eitb.eus-en, satelite bidez eta Amerikako kable operadore garrantzitsuenen bidez emititzeaz gain, bideoak emititzeko sareko plataforma garrantzitsuenean egongo da».

Canal Vascoren oinordekoa da EITB Basque. Hainbat generotako euskarazko eta gaztelaniazko saioak eskaintzen ditu, eta nazioarteko ikus-entzuleentzat eta euskal diasporarentzat pentsatuta dago, batez ere. EITBren Youtubeko kanalak hiru helburu nagusi ditu, irrati-telebista publikoaren esanetan: «Euskara zabaltzea eta euskal kultura ezagutaraztea; gure errealitatearen irudia mundura hurbiltzea eta zabaltzea; eta publiko berriak erakartzea eta komunitateak sortzea».

Kanalak komunikazio taldearen «eduki arrakastatsuenak» eskaintzen ditu. Kirolak leku nabarmena du eskaintza horretan.

EITBk 2009an sortu zuten kanala Youtuben, eta, gaur egun, 670.000tik gora harpidedun ditu. Gaztea irratiak eta 3 klubak ere beren kanala dute bideoen plataforman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.