Albistea entzun

Ikusteko eta entzuteko anabasa

Amaia Arostegik eta Jon Castañedak 'Anabasa' elkarrizketa saioa egiten dute Bilbo Hiria irratian
Arostegi —ezkerretik bigarrena— eta Castañeda —eskuinetik bigarrena— Enbeita eta Amuriza bertsolariekin eta Urko eta Oibar teknikariekin.
Arostegi —ezkerretik bigarrena— eta Castañeda —eskuinetik bigarrena— Enbeita eta Amuriza bertsolariekin eta Urko eta Oibar teknikariekin. ANABASA Tamaina handiagoan ikusi

Jakes Goikoetxea -

2022ko uztailak 13

Ausartak dira Amaia Arostegi donostiarra eta Jon Castañeda zornotzarra. Eta gazteak, lotsagabeak, langileak, naturalak... Kazetaritza ikasleak. 21 urte ditu Arostegik; 21 egiteko Castañedak. Laugarren ikasturtea falta zaie EHUn. Eskarmentua pilatzen ari dira fakultateko geletatik kanpo. Proiektuak pentsatu, eta egiten dituzte. Azkena, Anabasa programa Bilbo Hiria irratian. Entzun eta ikusi egiten den programa, audioa eskaintzeaz gain, bideoan ere grabatzen baitute, Youtuben eta sare sozialetan eskaintzeko: bakoitzean dagokion neurrian, piluletan, sare sozial bakoitzeko erabiltzaileetan pentsatuta.

Arostegiren eta Castañedaren isla da Anabasa. Informala, naturala... Bi lagun elkartzen dituzte programa bakoitzean. «Elkarrekin zerbait partekatzen dutenak, baina arlo berean arituta ere, bide edo adin ezberdinetakoak», azaldu du Arostegik. «Topagune bat izatea nahi dugu», osatu du Castañedak. «Askotan elkarren berri izaten dute, baina ez dute elkar ezagutzen. Bietako batek zerbait kontatzen duenean, besteari ere interesatzea nahi dugu».

Horrela elkartu dituzte Jon Maia eta Izaro Bilbao bertsolaria; Josu Zubia eta Joxe Mari Agirretxe pailazoak; Yogurinha Borova eta La Pirri artistak; Ainhoa Etxebarria eta Andoni Calvo kazetariak; eta Ane Martinez eta Iker Villa musikariak. Gaur entzun eta ikusi ahalko da seigarren bikoteari egindako elkarrizketa: Onintza Enbeita eta Miren Amuriza bertsolariak.

Saioak Anabasa izena du, baina ez du iskanbilarik eta kaosik. «Pot-pourri bat da», Arostegiren arabera. «Galdera serioak daude, txantxak, kalean gazteekin hitz egiten dugu...».

Elkarrizketek ordubetetik gora irauten dute. Hasierako asmoa ez zen hain luzeak egitea, baina elkarrizketek eta elkarrizketatuek eramaten dituzte ordua gainditzera. Elkarrizketatuek patxadaz hitz egiteko aukera dute. «Lagunen arteko elkarrizketa bat sortu nahi dugu», azaldu du Castañedak.

Lehen, 'Nostalgia'

Anabasa ez da Arostegik eta Castañedak egin duten lehen irrati programa. Duela urtebete Nostalgia egin zuten, Bilbo Hirian bertan: gai bat hartu eta gai horren inguruan sortutako kanten bilduma. «Kazetaritzan zerbait egiteko ateak jotzen hasi ginen, eta Bilbo Hirikoek guztiz zabaldu zizkiguten». Eskainitako aukera eskertu die Castañedak. «Familia baten modukoa da», gehitu du Arostegik. Nostalgia ez aurrera ez atzera zegoela ikusitakoan, Anabasa-ren proiektua aurkeztu zuten.

Gaur entzun ahal izango da seigarren programa. Gero, hilabeteko oporrak izango dituzte. Bilboko Aste Nagusian bueltatuko dira, Algara konpartsan programa berezi bat egiteko. Irailean hasiko dute denboraldi berria. Uda honetan bekadun gisa lanean ari dira biak: Arostegi, Euskadi Irratiko Faktoria saioan; Castañeda, Gaztea Irratian.

Anabasa ikasketa prozesu bat da bientzat. Arostegik ikasi du galderak prestatzen, batzuetan zaila dela ohiko galderak saihestea, elkarrizketatuak entzuten... «Orain ikasi dut benetan zer den programa bat egitea».

Programa ez dute haiek bakarrik egiten. Ikus-entzunezko bi ikasle eta lagunek —Urko eta Oibar— egiten dituzte grabazioak. «Mesede dezente eskatu behar izaten ditugu», onartu du Castañedak. «Norbaitek gure aldeko apustua egitea eta lantalde bat jartzea beharko genuke. Guk, hala ere, jarraituko dugu».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Gaizka Izagirre, Beñat Rodriguez eta Rakel Arenaza 'Raitx'. ©Andoni Cellada / Foku

Beste 100 kanta marraztu ditu Olrait Studiok

Urtzi Urkizu

Kantu eskukadak II liburua argitaratu dute Gaztezulo aldizkariak eta Olrait Estudiok. Badok-ek ere babestu du proiektua, playlista sortuz.

Larra-Belagua eski estazioa ©Larra-Belagua

Iritsi da eski denboraldia

Isabel Jaurena

Larra-Belagua eta Arette eski estazioak bisitariak hartzeko prest egonen dira bihartik aurrera.

Mahai inguruko partaideak, atzo, EHUren Leioako campusean. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Euskararen xehetasunak

Amaia Igartua Aristondo

EHUko irakasleak dira, atzerritarrak, eta helduaroan euskaldunduak, lanagatik besteak beste. Euskara ikastearen esperientzia xehatu dute EHUk antolatutako solasaldi batean.
Joseba Ezkurdia eta Jokin Altuna, Lau eta Erdiko Txapelketako finalean, azaroaren 20an. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

ETB2k %7,7ko ikusle kuota izan du azaroan, 2019ko udatik txikiena

Urtzi Urkizu

ETB1ek %1,9ko batezbestekoa du; lau eta erdiko finalak %24,5eko ikusle kuota lortu zuen

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...