MOTZEAN

2017ko otsailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mendi bat? Txindoki.

Mendi korrikalari onena? Kilian Jornet.

Entrenatzeko leku bat? Aralar.

Lasterketa bat? UTMB Mont-Blanceko Ultratraila.

Mendian eginiko lagunik onena? Asko egin ditut, baina, bat aukeratzekotan, Idoia neska-laguna. Bera gabe, egin ditudan gauza asko ezin izango nituelako egin.

Oporretarako leku bat? Alpeak.

Egiteko duzun bidaia bat? Himalaia.

Jaki bat? Denetik jaten dut, ez dut bat berezirik.

Edateko? Ura.

Bakardaderako leku bat? Energia bila nabilenean, beti joaten naiz Txindokira.

Amets bat? Asko ditut. Kirol munduan ibilbide berriak edo historikoak diren erronkak edo lasterketak egitea. Bestalde, amets askok Himalaiara naramate.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.