Azalik kutunena, 'Sorioneku'

BERRIAren 2022ko azalen artean, Irulegiko Eskuarenak jaso du irakurleen boto gehien

Irulegiko Eskua aurkeztu zuten ondorengo eguneko azala izan da 2022ko hautatuen artean boto gehien jaso duena. BERRIA.
urtzi urkizu
2023ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun

BERRIAren irakurleek Sorioneku izenburuko azala aukeratu dute 2022ko 30 onenen artetik. Irulegiko Eskua aurkeztu ondorengo eguneko azala historikoa izan zen, eta esku hori bera jaso zuen. Hori izan da 2022. urteko azalik kutunena BERRIAren irakurleentzat: 173 boto eskuratu ditu guztira. Azal hartan jasotzen zen nola Aranzadi elkarteak inoiz ez bezalako aurkikuntza egin duen: hizkuntza baskonikoz idatzitako lau lerroko idazkun bat, K.a. I. mendekoa. Aranguren (Nafarroa) herrian topatu zuten, eta transkribatu duten lehen solasa Sorioneku da.

Botoa eman dutenen artean egindako zozketan, Arantza Arregi Trojaola eta Ainhitze Kalonje izan dira sarituak. Bi produktu sorta eskuratuko dituzte.

Alde handiz aukeratu dute irakurleek aipatutako azal hori. Urtarrilaren 30ekoa izan da gustukoenetan bigarrena; zenbaki hartan, Zaldibarko (Bizkaia) hondamendiari buruzko peritu txostenak jasotakoa argitaratu zuen BERRIAk. Azalean, berriz, BERRIAko diseinu taldeak egindako muntaketa bat ageri da, eta 99 boto jaso ditu.

Boto gehien jaso dutenen artean, Opus Deiri eskainitakoa izan da hirugarrena —97 boto jaso ditu—. Urriaren 30ean argitaratu zen. Igande hartan, erreportaje zabal bat plazaratu zen Opus Deik Nafarroan duen eraginaren inguruan —enpresarik handienetan bigarrena da Opus Dei Nafarroan, eta frankismoaren sekulako bultzada izan zuen aurreko mendean—. Azalen artean, pandemiak haur, gazte eta nerabeen buru osasunean izan duen eraginari buruzkoa dago laugarren tokian. 85 boto jaso ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.