Albistea entzun

Neska nerabeek jasandako indarkeria matxista azaleratzeko eskatu dute

Save the Childrenek premiazkotzat jo du «genero eta haurtzaro ikuspegiak uztartzea». Hiru neska nerabetik batek indarkeria nozitu du
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Iruñean.
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Juanma Gallego -

2021eko urriak 20

Askotan «ikusezina» izan arren, nerabeen bikoteek indarkeria matxista «normalizatzen» dute, eta beren harremanetan rol matxistak errepikatzen dituzte, Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak ohartarazi duenez. Neska gazteek harreman afektiboetan jasaten duten indarkeriaren berri jaso du erakundeak Ez da maitasuna izeneko txostenean, eta atzo emaitzak aurkeztu zituen. Gaiaren bueltan egin diren ikerketak, politikak eta datuak aztertu ditu, eta ondorioztatu du nesken aurkako bortizkeria ezkutuan dagoela, eta azaleratu egin behar dela.

Espainiako Berdintasun Ministerioak 2019an egindako inkesta batetik abiatuta, Save the Childrenek arazoaren tamaina islatzen duten zenbait datu jarri ditu mahai gainean: 16-17 urte bitarteko nesken %24,9k indarkeria psikologikoa edota kontrol indarkeria nozitu dute beren bikotekideen edo bikotekide ohien partetik; %16,7k bortizkeria emozionala jasan dute; %6,5ek sexu indarkeria, eta %6,2k indarkeria fisikoa. Emakundek gaiaren bueltan landutako azken txostenean ere berresten da 14 eta 17 urte bitarteko hiru neskatik batek indarkeria matxista jasan duela.

Save the Childreneko kide Catalina Perazzok ohartarazi du neska nerabeek oztopoak aurkitzen dituztela arreta integraleko zerbitzuetara jotzeko. Egoera bideratzeko «haurtzaroaren eta generoaren ikuspegia bateratzeko» eskatu du. Izan ere, nerabeen aurkako indarkeriak eta genero indarkeriak bat egiten dute, eta arazoa «ikuspegi integratzaile» batetik landu ezean, proposatzen diren irtenbideak «partzialak» izango dira. «Paradigma hori» aldatu beharra nabarmendu du.

Neska «ikusezinak»

Erakundeak ondorioztatu du neska adingabeak «ikusezin» bihurtzen direla: indarkeria matxistaren aurkako kanpaina eta baliabideetan «fokutik kanpo» geratzen dira, baina baita haur eta nerabeen aurkako indarkeriaren kontrako kanpainetatik kanpo ere. Hortaz, azterketetan neska nerabeak berariaz kontuan hartzeko eskatu dute.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskaltzaleen Topagunearen Mintza Eguna, 2018an, Hondarribian. / ©Jon Urbe, Foku

Euskaldunen erdiak baino gehiago eremu erdaldunetan bizi dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Arantxa Iraola-Irati Urdalleta Lete

VII. Inkesta Soziolinguistikoa aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak, eta 1991tik hona euskarak izan duen joera «iraunkorra» nabarmendu du. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan egun duela 30 urte baino 261.000 euskaldun gehiago daude. 16 eta 24 urtekoen artean 1991tik %25etik %75era igo da euskaldun kopurua. Biztanleen %21,9k erabiltzen dute egun euskara erdara bezain beste edo gehiago. Eremu euskaldunetan behera egin du erabilerak.

Sindikatu guztietako ordezkariek gaur goizean egindako agerraldia, Iruñean. ©LAB

Nafarroako lehendakariarekin zuzenean negoziatzeko eskaera egin dute hezkuntzako sindikatuek

Jone Arruabarrena

Salatu dute Hezkuntza Sailak «jarrera arduragabea» izan duela negoziazioetan. Apirilaren 3rako greba deialdia zutik dago oraindik.

Bingen Zupiria, artxiboko irudi batean ©Endika Portillo / FOKU

Eusko Jaurlaritzak nabarmendu du handitu egin dela euskararen erabilera eta ezagutza

Irati Urdalleta Lete

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak VII. Inkesta Soziolinguistikoaren balorazioa egin du.

Alemaniako bidaia agentziek erabilitako iragarkia. ©BERRIA

Donostiaren irudiarekin Nafarroako publizitatea egin dute Alemaniako hainbat bidaia agentziak

Julen Otaegi Leonet

Maria Txibite Nafarroako presidenteak argitu du kanpainak ez duela zerikusirik gobernuarekin. «Legezko ekintzak» har ditzaketela esan du, Nafarroako Gobernuaren menpeko logotipoak baimenik gabe erabiltzeagatik. 

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.