Madrilgo Kongresuak Mateo baztertu du RTVEko zuzendari izateko

Edu Lartzanguren.
2018ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Berriz geratu da agerian Espainiako Gobernuaren ahulezia legebiltzarrean, eta berriz ere irrati-telebista publikoaren behin-behineko buruzagitza izendatzeko ahalegin batean, zazpigarrenean.

Saio berezia egin zuten atzo Madrilgo Kongresuan, RTVEko administratzailea aukeratzen saiatzeko. Horretarako, Rosa Maria Mateo aurkeztu zuen PSOEk, eta hura aukeratzeko sostengua «lotua» zuela adierazi zuen. Haatik, Mateok ez zuen lortu diputatuen bi herenen botoa. Kongresuak 350 ahulki ditu, eta 168 boto baino ez zituen eskuratu —176 behar zituen—. Hautagaiak, besteak beste, PDeCat alderdiaren zortzi botoak behar zituen, eta, atzo, horietako lauk bakarrik hartu zuten parte bozketan.

Ostiralean, hurrengoa

Arautegiaren arabera, lehen bozketan huts egiten duenean, hautagaiak bigarren aukera du 48 orduren buruan. Bihar egingo dute berriz Mateoren inguruko bozketa, eta orduan gehiengo absolutua baino ez du beharko.

PSOEk, printzipioz, Podemosen eta EAJren sostengua du, baina PDeCat alderdiaren botoak ezinbestekoak izango dira berriz biharko bozketan. «Gobernuak ez du pentsatu ere egin nahi Rosa Maria Mateok babesik ez lortzea», esan du Isabel Zelaa gobernuaren eledunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.