Sigfrid Gras da Kataluniako TV3 kateko zuzendari berria

Sigfrid Gras TV3eko zuzendaria. CCMA.
urtzi urkizu
2022ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Aurreneko aldiz, Kataluniako Ikus-entzunezko Hedabideen Korporazioak hautaketa prozesu publiko eta ireki baten bitartez aukeratu ditu TV3eko eta Catalunya Radioko zuzendariak—Kataluniako lege berriak derrigortu egingo du aurrerantzean izendapenak prozesu horren bidez egitera—. Sei aditu independentez osatutako batzorde batek aukeratu ditu zuzendariak. TV3eko zuzendari Sigfrid Gras i Salicru (Bartzelona, 1967) izendatu dute. 1991tik 2012ra, Catalunya Radion egin zuen lan Grasek, eta, 2012tik 2016ra, TV3eko albistegietako zuzendariordea izan zen. 2016tik, TV3eko eduki eta programen zuzendaria izan da.

Catalunya Radioko zuzendari berria, berriz, Jordi Borda i Marsiñach (Lleida, 1975) izango da. 1999tik 2016ra, Catalunya Radioko kirol erredaktorea izan zen. 2016tik aurtengo udaberrira arte, Catalunya Radio irrati taldeko zuzendariondokoa izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.