Zortzi hilabete iraun du La1 kateko programazioan Jesus Cintora kazetariak aurkeztutako Las cosas claras saioak, eta bihar amaituko du bere bidea. Makina bat ika-mika eta eztabaida eragin ditu programa horrek, baita haren bukaera erabaki izanak ere.
Ekainaren 30ean, RTVEko administrazio kontseiluko kideek saioaren jarraipenaren inguruan bozkatu zuten: kontratua uztailaren 22ra arte luzatzea onartu zuten, baina PPk gogor egin zuen saioaren kontra. Vox alderdiak ere bai. Unidas Podemosek eta ERCk, berriz, egunotan salatu dute Cintoraren aurkako «gurutzada» bat egin dutela eskuineko alderdiek, eta horri men egin diola TVEk saioa kenduta. CCOO sindikatuak «esku sartze politikoak» salatu ditu Cintora kentzeko erabakian.
Cintoraren saioa kenduko dute, ika-mika politikoak tartean direla

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu