Kanaldudek 'talk show' bat estreinatuko du asteartean: 'Harri salda'

Saioko irudi bat. KANALDUDE.
urtzi urkizu
2020ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kanaldude telebistak Harri salda saioa estreinatuko du asteartean, 19:00etan. Talk show formatuko programa izango da: astero, lekuko eta aditu desberdinak bilduko dituzte Bidarraiko (Nafarroa Beherea) Kanaldudeko egoitzan. Askotariko gaiak aipatuko dituzte; batzuk serioak, beste batzuk arinagoak. Musika, literatura, zientziak, gizarte zientziak eta bestelakoak jorratuko dituzte.

Saioaren aurkezlea Xan Idiart izango da. Astero hiru gonbidatu izango dituzte. Bestetik, kronikari gisa Nora Arbelbide, Rafa Rodrigo, Joana Olasagasti, Allande Etxeberri, Lukas Hiriart, Matiu Bordato eta Adur Larrea arituko dira. Bertsularien Lagunak elkarteko kideek ere parte hartuko dute. Lehen saioan, Jurgi Ekiza musikaria gonbidatuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.