ETBk «ahalegin teknologiko handia» egingo du estropaden emankizunetan

Borja Rodrigo eta Andoni Aldekoa. ETB.
urtzi urkizu
2021eko ekainaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EITBk eta Traineru Kluben Elkarteak hitzarmen bat sinatu dute, datozen lau urteetan estropadak eman ahal izateko. Horri esker, ETB1en eta EITBren webgunean lehen mailako ligetako estropadak emango dituzte —emakumezkoenak eta gizonezkoenak—.

EITBk iragarri du «ahalegin teknologiko handia» egingo duela, estropadak ahal den «ikusgarrien» eskaintzeko. Naturak protagonismo berezia izango du aurtengo emankizunetan. Euskal itsas ondoen batimetriak (urpeko infografiak) eskainiko ditu ETBk, «kontakizuna aberasteko» eta «analisiak sakontzeko» asmoz.

Estropadetan, 30 profesional inguru aritzen dira lanean bi orduko zuzeneko saioa egiteko. Traineruen jarduna jarraitzeko, kamera txiki bat jarriko dute popan, eta beste bat katamaranean. Helikopteroko kamerak, berriz, estropadaren goiko planoa eta herri bakoitzeko geografia ikusteko aukera emango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.