'Muak E.T.' websaila, gaurtik aurrera Kanalduden ikusgai

Estralurtarrei buruzko galderekin itzuli da Muak websaila. Sei emakume sortzaile ezagutzeko aukera emango dute Muak E.T izeneko atal sorta berrian, eta horiek Kanalduden ikusi ahal izango dira gaurtik aurrera asteazkenero (20:30). Honako sei sortzaile hauek izango dira protagonistak: Garazi Navas soinu jotzaile esperimentala, Amaia Kastorene sukaldaria, Izarne Oiarzabal dantzari garaikidea, Camille Chopin argazkilaria, Ziomara Ormaetxe koreografoa eta Ana Abarrategi ekintzaile futurista. «Galdezkatu ditugu beraien lanaren eta obren inguruan, eta gonbidatu pentsatzera estralurtarren etorreraren inguruan», iragarri du Jokin Etxeberria websailaren ekoizle eta zuzendariak. «Hala egin dugu, sortzaileek badutelako begirada ona etorkizuna pentsatzeko eta asmatzeko». Mariana Agordiren marrazkiak eta Muxkerren rap kantak ere izango dira.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.