EDUARDO GALEANOREN. HAMAR ESALDI

2015eko apirilaren 14a
00:00
Entzun
«Erori banaiz, nenbilelako erori naiz. Eta ibiltzea merezi du, nahiz eta erori».

«Fruituak ematen dituzten arbolek jasotzen dituzte harrikadak».

«Mutu ez izateko, gor ez izaten ikasi behar da aurrenik».

«Soilik lerdoek uste dute isiltasuna hustasuna dela. Inoiz ez dago hutsik. Eta, batzuetan, komunikatzeko modurik onena isiltasuna da».

«Nire ustez, fedea merezi duten egia bakarrak goizero dudak gosaltzen dituztenak dira».

«Nazioarteko komunitatea deitzen den hori existitzen al da? Salerosle, bankari eta gudugileez gain zerbait gehiago da? AEBek antzerkia egiten dutenean jartzen duten izen artistiko bat baino zerbait gehiago?»

«Akaso, garaiotako sinbolo egiazkoena neutroien bonba izango da, gauzak errespetatzen eta izaki bizidunak deuseztatzen dituena».

«Garaiaotako kode moralak ez du injustizia kondenatzen, baizik eta porrota».

«Elkartasuna horizontala da, eta berdinetik berdinera egiten da; aldiz, karitatea goitik beherakoa da, jasotzen duena umiliatzen du eta sekula ez du zirkinik ere egiten botere-harremanak eraldatzeko».

«Jakina den moduan, biolentziak biolentzia dakar; baina biolentziaren industriarentzako irabazkinak ere eragiten ditu, eta hark ikuskizun modura saltzen du eta kontsumo objektu bilakatzen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.