Albistea entzun

Iholdi Beristain eta Yerai Vazquez aktoreak saritu dituzte Italian

Iholdi Beristain.
Iholdi Beristain. GAZTEA Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2022ko abenduak 20

Bi aktore euskaldun saritu dituzte Erromako Digital Media Fest websailen nazioarteko jaialdian: Iholdi Beristaini taldeko emakumezko aktorerik onenaren saria eman diote, Daniel|a| websailean egindako lanagatik; eta Yerai Vazquezi taldeko gizonezko aktorerik onenaren saria, Denboran bidaiatzeko gida osoa websailean egindako lanagatik.

Euskarazkoak dira bi websail horiek, eta osorik ikus daitezke Interneten: Daniel|a| Gaztearen Youtubeko kanalean, eta Denboran bidaiatzeko gida osoa, berriz, Bizkaiko A Film To Kill For ekoiztetxearen Vimeoko kanalean.

Iholdi Beristain musikaria ere bada. 2017an, ETBko Bago!az lehiaketa irabazi zuen. Gero, Go!azen telesailean aritu zen bi denboraldiz, aktore.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Hilarri bakoitza mundu bat da orain»

Iker Tubia

Etxeko lanari segida ematea erabaki zuenetik, hargin eta ehorzketa lanetan aritzen da Soule. Droneak bestelako ikuspegia ematen dio, baita lanak ere: «Heriotzaz gehiago solastatu behar dela uste dut».
Ogirik gabe jateak gosea ez asetzea eragiten die batzuei, antropologia sozialak dioenez. ©BERRIA

Gosearen memoria kolektiboa

Naroa Torralba Rodriguez

Espainiako gerraren ondorengo gose garaiak ditu ikergai Gloria Romanek. Elkarrizketa saio batzuk egin zituen gerraostean haur izan zirenekin, eta artikulu bat idatzi du ogiak eta gozoek haien memoria indibidualean duten garrantziari buruz. Laburpena egin du Twitterren, eta erantzun ugari jaso du.
Aron Piper aktorea <em>El Silencio</em> telesailean. Fikzioa Bilbon girotuta dago. ©LANDER LARRAÑAGA / NETFLIX

'El Silencio': munduan gehien ikusitako telesailetan hirugarrena Netflixen

Urtzi Urkizu

Fikzioa 80 herrialdetan dago lehen hamarren artean. Ingelesezkoak ez direnetan, lehena da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...