Albistea entzun

Hausnarketa kritikoak, ahoz

Basilika kultur egitasmoak hausnarketa kritikorako bidea zabaldu nahi du, podcasten bitartez. Bost programa egingo dituzte, eta dagoeneko entzungai daude lehen biak.
Basilika kultur egitasmoko partaideak.
Basilika kultur egitasmoko partaideak. BASILIKA Tamaina handiagoan ikusi

Olatz Enzunza Mallona -

2021eko ekainak 9

Askotariko alorretan aritzen diren zortzi lagunek sortu dute Basilika kultur egitasmoa. Hausnarketa kritikorako leku bihurtu nahi dute, eta podcast formatuan ekin diote bideari. «Kulturaz sakonki hitz egiteko orduan hutsune bat zegoela ikusi genuen, eta iruditu zitzaigun espazio atsegin bat sortu genezakeela irratia, soinua eta musika uztartuz, bai egiten duenarentzat, baita entzuten duenarentzat ere», azaldu du Sahatsa Jauregi artistak (Itaparica, Brasil, 1984). Jauregiz gainera, honako hauek osatzen dute taldea: Gorka Bereziartua kazetariak, Pablo Marte artista eta ikerlariak, Kepa Matxain kazetariak, Lur Olaizola zinemagileak, Beñat Sarasola irakasle, editore eta idazleak, Jone Uriarte kultura kudeatzaileak eta Irati Urrestarazu artistak. Bost podcastek osatuko dute Basilikaren eskaintza, eta dagoeneko entzungai daude lehenengo bi saioak.

Bilbo eta Donostia artean oinarrituta dago egitasmoa, eta helburua «kezka talde heterogeneoa» sortzea izan dela nabarmendu du Jauregik: «Kultur kritikak elkartzen gaitu podcast komunitate txiki honen inguruan biltzen garen guztioi». Era berean, honako interesetik abiatu direla nabarmendu dute: «Pentsamendu konparatuan, hausnarketa kritikoan eta gaur egungo kultur ekoizpenaren forma desberdinen gaurkotasun harremanetan arakatzea izan da abiapuntua».

Azkenaldian podcastek gorakada nabarmena izan badute ere, bestelako arrazoi bat egon da formatu hori aukeratzeko: «Egitasmoa martxan jarri dugun guztiok ez genuen idatzizko medioa behar bezala kontrolatzen; aldiz, elkarrizketa erara eginda, iruditu zitzaigun hobeto moldatu gintezkeela». Emaitza, hauxe: «Guztiontzako eskuragarri dagoen espazio atsegin bat sortu dugu».

Lau euskaraz, bat erdaraz

Dagoeneko haien webgunean entzungai daude aurreneko bi saioak. Gainerakoak, berriz, bi astean behin jarriko dituzte eskuragarri.

Gorka Bereziartuak eta Beñat Sarasolak gidatutako Zeelanda Berria programaren saio batekin eman zioten hasiera egitasmoari. «Bereziartuaren eta Sarasolaren helburua literaturaz aritzea da; betiere, momentuan bertan kaleratutako liburuek baldintzatu gabe», dio Jauregik. Lehenengo saio horretan, kasurako, Vanessa Springoraren Le Consentement liburua hartu zuten abiapuntutzat, eta, tarte horretan, literaturaz eta pederastiaz hitz egin zuten. Aurkezleen arabera, hurrengo saioa ere ildo beretik joango da: pederastia izango da gai nagusia, eta Jon Miranderen Haur besoetakoa izango dute hizpide.

Bigarren saioa, berriz, Irati Urrestarazuk eta Sahatsa Jauregik gidatu dute. Berdela du izena programak. Jauregiren arabera, haren helburua da Okela sormen lantegiko barne programazioari «bestelako buelta bat» eskainiko dion plaza bihurtzea: «Podcast bakoitzak erakusketa bat jantziko du, eta erakusketatik harago joango gara». Erakusketa bakoitzeko, emankizun bat egingo dute; Jauregik iragarri du artistei ahotsa emango dietela, eta, horrez gain, erakusketan sortutako ideiak eta hausnarketak jasoko dituztela.

Pablo Martek gidatuko duen Sector conflictivo saioa, berriz, gaztelerazko podcast bakarra izango da. Atal bakoitza kulturari buruzko saiakera bat izango da, «lerro zuzeneko ibilbide baten aurkakoa».

Jone Uriartek eta Lur Olaizolak, berriz, Phoenix Ragazza podcasta aurkeztuko dute. «Euskal Herriko gertaera artistiko batetik abiatuko dira, eta horren inguruko unibertso erreferentzial bat sortuko dute», adierazi du Jauregik.

Sakoneta deituriko podcastaren gidariak, berriz, Jon Urzelai eta Kepa Matxain izango dira. «Ardura duten gaien inguruko elkarrizketa bat izango da abiapuntua, ildo filosofikotik begiratuta», azaldu du Jauregik.

Momentuz, podcast horietako bakoitza «independentea» izango da. Baina Jauregik iragarri duenaren arabera, aurrera begira, «elkarren arteko sinergiak» sortzeko asmoa dute: «Hasiera honetan, bakoitza bere programa antolatzen ari da, baina etorkizun hurbilean asmoa dugu bata bestearekin nahasteko eta sinergiak sortzeko».

Hirugarren saioa, Sector conflictivo, datorren asteko ostegunean egongo da entzungai plataforma guztietan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

 ©BERRIA

«Musika asko maite dut, eta musika asko ditut nire baitan»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Diskoa ontzen ari da Miren, baina haren abestiek milaka erreprodukzio dituzte jada sare sozialetan. Donostiarraren lo-fi eta hip-hop doinuak goratu dituzte adituek. «Ez dut presarik», esan du hark.
 ©ARITZ LOIOLA / @FOKU

Autoa partekatzea baino gehiago

Enekoitz Telleria Sarriegi

'Car sharing'-a sistema bat da, eta filosofia bat: autoa modu kolektiboan erabili, jabetza erabileraren binomiotik kendu, eta joan-etorriak era zentzudun eta arduratsuan sustatu. Ibilkari ekinbideak urteetako eskarmentua du horretan.

Tessa Andonegi aktorea, <em>Kolpez kolpe</em> saioaren udako atal berezian. ©HAMAIKA

'Kolpez kolpe' berezi batekin hasiko du Hamaikak udako programazioa

Urtzi Urkizu

Udako magazina, dokumentalak eta askotariko musika emankizunak ikusi ahalko dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.