ETB2k musika talde bat osatuko du 55 urtetik gorako kideekin

Hoyos, Bibang eta Martinez. ETB.
urtzi urkizu
2022ko azaroaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Esta es una noche de Rock & Roll saioa estreinatuko du gaur ETB2 kateak, 22:40an. Talent-reality show formatuko programa bat da, eta 55 urte baino gehiago dituzten gizon eta emakumeekin musika talde bat osatzeko xedea izango dute.

Taldea osatzeko, partaideek hiru adituren laguntza izango dute: Leire Martinez La Oreja de Van Gogh taldeko abeslaria, Afrika Bibang musikaria eta Dann Hoyos gitarra jotzailea. Trebatzaile lanak egingo dituzte hirurek, eta musika taldea trebatzen eta garatzen lagunduko diete parte hartzaileei.

Lehenbizi, edonola ere, hautaproba batzuk egingo dituzte, Bilbon. Bost finalista izango dira, eta horiek eratuko dute musika taldea. Baserri-estudio batean biziko dira guztiak, musika proiektuan buru-belarri lanean. Saioa asteazkenero emango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.