IDK-k 90.000 euro behar ditu Eurokopan aritzeko

2018ko ekainaren 6a
00:00
Entzun
IDK Gipuzkoako arduradunak buru-belarri dabiltza datorren sasoian Eurokopan jokatzeko jasotako gonbidapena onartzeko dirua bildu nahian. Carmen Muguruza presidentearen arabera, 90.000 euro inguru beharko dituzte. Horretarako, makina bat ate jotzen ari da. Asmoa da babesle pribatu batek 45.000 euro jartzea, eta behin hori eginda, erakundeei eskatzea beste erdia ordaintzen lagundu diezaieten. IDK-ko arduradunek epea jarri diote dirua lortzeko lanari: aste honen amaiera. Behin dirua lortuta, Donostiako Udalarekin hitz egin beharko dute, Josean Gaska pabiloia astegunetan prest egon dadin, Eurokopako partidak aste erdian jokatuko baitira.

Bestalde, Lacturale Araskik eta Umi Diallok akordioa lortu dute pibot espainiarrak taldean beste urtebetez jarrai dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.