ELIBURUTEGIA

2014ko azaroaren 27a
00:00
Entzun
Maileguak

Iraupena. Maileguen iraupena 21 egunekoa izango da. Iraungitze data heldu baino bost egun lehenago, erabiltzaileak ohar bat jasoko du.

Liburu kopurua. Erabiltzaile bakoitzak bi liburu mailegatu ahal izango ditu aldi berean. Horrez gain, beste bi lan erreserbatzeko aukera izango du. Deskargatutako liburuak sei gailutan egon daitezke eskuragarri aldi berean.

Eskuratzeko aukerak. Liburutegi digitala eguneko 24 orduetan dago irekita. Erabiltzaileek aukera dute liburuak deskargatzeko eta streaming bidez irakurtzeko. Bigarren kasuan, Interneterako konexioa behar da irakurtzeko.

Erabil daitezkeen gailuak. Ordenagailu eramangarrietan, tabletetan, smartphone-etan eta liburu irakurgailuetan deskargatu daitezke. Streaming bidezko irakurketetan, irakurgailuak salbu, beste gailu guztiak erabil daitezke.

Tituluak. Liburutegi digitala 1.500 lanekin martxan jarri da. Urte bukaeran 3.000 egongo dira, eta 2015ean 15.000 izan nahi dituzte.

Euskarazkoak. 1.500 horietatik 129 dira euskarazkoak; eta, oraingoz, denak Elkar etxekoak.

Lizentziak. Jaurlaritzak 25.000 lizentzia erosi ditu. Bakoitza hogei aldiz mailega daiteke. Ondoren iraungi egingo da, eta Jaurlaritzak lizentzia berria erosiko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.