Zuzendaria: Diao Yinan. Aktoreak: Hu Ge, Gwei Lun Mei, Liao fan, Wan Qian, Qi Dao, Huan Jue. Iraupena: 110 minutu. Generoa: Thriller. Herrialdea: Txina. Urtea: 2019.
Askatasuna lortzeko borrokan dabilen mafia talde bateko buru batek eta antzeko asmoekin dabilen prostituta batek bat egingo dute egoera korapilatu batean: giza ehizaldi baten erdian, hain justu. Biek bat eginda, euren etorkizunarekin jokatzen saiatuko dira beste behin ere.
Diao Yinan zuzendari txinatarra thrillerraren generoan murgilduko da beste behin ere. Txinako autore zuzendari ezagunenetariko bat da Yinan, eta bere karrerak berebiziko sona lortu zuen Berlinaleko Urrezko Hartzaren saria jaso zuenean. Genero berean dabilen Black Coal filmarekin lortu zuen hedapen hori. Le lac aux oies sauvages lanarekin, berriz ere Txinako gau ilunean murgilduko du ikuslea. Aurretik Night Train eta Uniform filmak egin ditu.
Film sinopsia
'Le lac aux oies sauvages'

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu