Albistea entzun

Plataformetan galegozko edukien presentzia hutsala dela salatu dute

Galiziera Normalizatzeko Mahaiaren arabera, hainbat plataforma legea urratzen ari dira
Toño Lopezek zuzendutako <em>Cuñados</em> filma RTVE Play atarian dago, baina ezin da galegoz ikusi.
Toño Lopezek zuzendutako Cuñados filma RTVE Play atarian dago, baina ezin da galegoz ikusi. RTVE Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2023ko maiatzak 30

Katalunian eta Euskal Herrian, katalanaren eta euskararen aldeko mugimenduak kezkatuta azaldu izan dira telebistetan eta streaming plataformetan hizkuntza horietako edukiak gutxi direlako, eta Galizian ere hala daude. Galiziera Normalizatzeko Mahaiak txosten bat aurkeztu du berriki, eta salatu du Espainian egoitza duten plataformak ez direla betetzen ari ikus-entzunezkoen lege berria.

Iazko uztailean Espainiako Kongresuan onartu zen legeak dio TVEk galegoz, euskaraz eta katalanez eskaini behar dituela 12 urte baino gutxiagoko neska-mutikoentzako edukiak, baina ez dira hala egiten ari. «Lege berriak dio TVEren programazioaren %2,5ek eta Interneteko katalogoaren %1,5ek galegoz egon behar duela, gutxienez», ohartarazi du Galiziera Normalizatzeko Mahaiak.

Legeak kuota batzuk betetzera behartzen ditu egoitza Espainian duten streaming plataforma pribatuak ere, baina Filmin da edukiak galegoz eskaintzen ari den bakarra: katalogo osoaren %0,30 ikus daiteke galegoz —bikoiztuta edo azpidatzita—, eta haurrei zuzendutako katalogoaren %0,74.

RTVE Play plataforman, galegozko lau film baino ez daude, baina haietako batean (Cuñados) ezin da ikusi galizierazko jatorrizko bertsioa. Haur eta gazteentzako katalogoan, ez dago galegozko eduki bakar bat ere. «Telebista eta plataforma pribatu ugari RTVE publikoaren bide bera ari dira egiten, legea urratuz», salatu du galizieraren aldeko elkarteak. Movistar Plusen, soilik bi lan daude galegoz ikusgai.

Netflix eta Amazon

Nahiz eta legeak ez dituen horretara behartzen, Netflix eta Amazon Prime Video azkeneko hilabeteetan ari dira eduki batzuk galegoz bikoizten eta azpidazten —euskaraz eta katalanez ari diren moduan—. Netflixen katalogo osoaren %1,44 dago galegoz —106 lan daude bikoiztuta edo azpidatzita—; haurrentzako katalogoan, ehunekoa apur bat handiagoa da: %1,89. Amazon Prime Videon, berriz, 33 lan daude galegoz ikusgai —katalogo osoaren %0,44—. Haurrentzako katalogoan, ordea, ezin da ikusi edukirik galizieraz.

HBO Max eta Disney Plus plataformetan, bestalde, ez dago eduki bakar bat ere galegoz ikusterik.

Galiziera Normalizatzeko Mahaiko presidente Marcos Maceirak zera ohartarazi du: «Ikus-entzunezkoena sektore estrategikoa da hizkuntzaren, kulturaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspuntutik». Haren iritziz, hizkuntzak iraun dezan funtsezkoa da Galiziako Xunta gehiago inplikatzea galegozko edukietan. Gaur egun, TVGk gutxieneko eskaintza bat egiten du galegoz haur eta gazteentzat. Mahaiaren arabera, TVGren Interneteko plataforma indartsu batek erraztu egingo luke haur eta gazteek eduki horiek ikusi ahal izatea. Plataforma hori irailaren 1ean abiaraziko zuela iragarri zuen TVGk.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Umearen izen berria oraindik ez dute zabalduko. / ©BERRIA

'Metanfetamina nagusi' jarri diote Australiako jaioberri bati, izena onartzen zuten ikusteko

Isabel Jaurena

Australiako erregistro zibilak adierazi du «ezohiko izena» sistemaren «zirrikituetatik pasatu» zela

 ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

«Harrobia behar du dantza bertikalak»

Unai Etxenausia

Orduak soka batetik zintzilik pasatzen ditu Peonek. Dantza bertikala Euskal Herrira ekarri zuen, eta hedatuz joan da gutxinaka. Diziplina horren lehen topaketa antolatu dute Bilbon.
Haurrei zuzendutako <em>Mantangorri</em> gehigarriko edukiak sarean ere topatu ahalko dira hemendik aurrera, <em>Berria.eus/mantangorri</em> webgunean. ©BERRIA

'Mantangorri'-ren webgunea martxan da

Urtzi Urkizu

Paperean argitaratzen diren edukiak eskuragarri egongo dira. Ipuinak bideo formatuan ere bai

<em>Altsasu (gau hura)</em> filma. ©MARMOKA FILMS

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.