Erdarazko kateetan euskara gehiago sartzeko aholkatu dio EHUk EITBri

Ikertzaile talde batek EITB erreformatzeko proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean
Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusia, legebiltzarreko EITBren kontrol batzordearen bilera batean.
Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusia, legebiltzarreko EITBren kontrol batzordearen bilera batean. RAUL BOGAJO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2019ko urriak 1

Euskarazko eta erdarazko kanalak bere horretan mantentzearen aldeko «adostasun handia» dago gizartean eta EITBko langileen artean, baina ETB2k eta Radio Euskadik saio batzuk euskaraz emititu beharko lituzketela, erdarazko kanalak euskara gehiago erabili beharko lukeela —gaztelerazko azpidatziekin— eta filmak jatorrizko bertsioan eta euskarazko edo gaztelerazko azpidatzien aukerarekin eman beharko liratekeela. Horra EHUko ikerketa talde batek eginiko txostenean irrati-telebista publikoari eskatu diotena. Atzo aurkeztu zuten lana Eusko Legebiltzarrean.

«EITBren erreforma egiteko metodologia bat garatzeko eskatu ziguten, edukietan sartu gabe, eta hori egin dugu», esan zuen atzo Patxi Azpillagak. EHUko irakaslea da, eta txostenaren egileetako bat. Izan ere, EITB erreformatzeko lantaldeak 2016an eskatu zion unibertsitateari metodologia hori egiteko. Plangintza diseinatu zuten unibertsitateko adituek, eta hori gero erreformaz arduratzen den legebiltzarreko lantaldeari aurkeztu zioten. «Gure egitasmoa oso zabala zen; tailer asko eta galdetegi asko egitea eskatzen zuen, eta legebiltzarrak murriztu egin zuen, dirua aurrezteko». Azkenean, Soziometroaren bidez egin dira galdeketak, esaterako. «Ikerketak bere balioa du, baina ez da hasieran benetan pentsatu genuena».

Besteak beste, txostenak gogorarazi dio EITB erreformatzeko batzordeari langileen ia %90ek uste dutela albistegietan adierazpenak egiten dituzten herritarrek euskaraz aritzeko aukera izan behar dutela, eta azpidatziak erabili beharko liratekeela horien hitzak erdarazko saioetan sartzeko.

Ekainean zabalduriko inkesta baten arabera, EITBko langileen %74k uste dute taldeko informazio politika Eusko Jaurlaritzan agintean dagoen alderdi politikoaren aldekoa izaten dela. Txostenean ondorioztatu dute EITB kontrolatzeko ardura erakunde independente batek eduki beharko lukeela, eta ez legebiltzarrak.

EITB erreformatzeko batzordeak atzo aurkezturiko aholkuak aintzat hartuko ditu? Azpillagaren arabera, gauza askotan «beraiek badira dagoeneko jakitun», eta dagoeneko ari dira urratsak egiten. «Euskara gehiago entzuten da ETB2n azken boladan, nahiz eta oraindik oso gutxi izan». Orain arte euskaraz bazterturik izan diren edukiak indartuko direlakoan dago irakaslea; besteak beste, fikzioa.

«Sustatuko ote da independentzia handiagoa kudeaketan, kontrolean eta albistegietan?», galdetu du Azpillagak. «Batek daki hori».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Raiundo Berri taberan izan zirenak PCR proba egiteko zain, Okendu kultur etxean gaur goizean. ©Gorka Rubio/FOKU

500 positibotik gora atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Atzo baino 119 kasu gehiago izan dira. Ospitaleratzeak areagotu egin dira azken orduetan.

Lasarte-Oriako klasururako konbentua itxita, gaur. ©Javier Etxezarreta / EFE

Lasarte-Oriako klausurako komentu bateko moja guztiek positibo eman dute

Berria

Hamar izan dira positiboak guztira. Alkateak adierazi du agerraldia kontrolpean dagoela.

Kutsatze kopuruen azken datuek gora egin dutela ikusita zientzialariak gaineratu du gaitzak “arazo bat” izaten jarraitzen duela. ©Gorka Rubio / FOKU

Bengoak uste du egoera «larria» dela

Aloña Beraza Peña

Ikuskaritza independente bat eskatu dute gertatu dena ikertzeko, egin diren hutsegiteak berriz ere egin ez daitezen, eta aurrera begira ikasteko.

PCR proba egiten gaur, Donostiako Okendo kultur etxean. ©Gorka Rubio/FOKU

Gasteizko Kilimanjaro diskotekan eta Xixilu jatetxean, eta Galdakaoko Muguru tabernan egon zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Gasteizko diskotekan uztailaren 17tik abuztuaren 6ra izan zirenek egin beharko dute testa, eta uztailaren 31tik abuztuaren 4ra jatetxean egondakoek. Galdakaon, tabernan uztailaren 27tik abuztuaren 4ra egon zirenek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Edu Lartzanguren

Informazio osagarria