Albistea entzun

Desinformazioari aurre egiteko praktika onen kode bat sortu dute

Europako Batzordeak teknologia enpresa handiekin adostu du testua. Atzotik indarrean da
Vera Jourova Europako Gardentasun eta Balio Batzordeko presidenteordea, Bruselan.
Vera Jourova Europako Gardentasun eta Balio Batzordeko presidenteordea, Bruselan. OLIVIER HOSLET / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2022ko ekainak 17

Albiste faltsuen eta desinformazioaren gaiarekin kezkatuta dabil azkeneko urteetan Europako Batzordea, eta zenbait egitasmo abiarazi ditu. Besteak beste, Interneteko desinformazioari aurre egiteko praktika onen kodea indarrean da atzotik. Bereziki plataforma digitalentzat da kodea, eta zenbait konpromiso indartzea du helburu: kontu faltsuen zabalkundea geldiaraztea, albiste faltsuen bitartez diru sarrerak lortzeko aukera moztea, erabiltzaileek sare sozialetako propaganda politikoa bereiztea, gardentasun handiagoa izatea, eta informazioa egiaztatzeaz arduratzen diren enpresekin elkarlana indartzea.

Plataformek beren borondatez bat egin dezakete egitasmoarekin. Orain arte 33 plataforma dira Europako Batzordearen kodearekin bat egin dutenak; tartean dira Meta (Facebook, Instagram, Whatsapp), Twitter, Tiktok eta Microsoft. Sinatzen azkenetakoa Twitch plataforma izan da.

Aintzat hartu behar da urtea amaitu baino lehen zerbitzu digitalen Europako araudi berria sartuko dela indarrean, eta horrek legezko betebehar batzuk ezarriko dizkiela teknologia konpainia handiei —bai gardentasunean, bai desinformazioaren aurkako lanean—. Hortaz, praktika onen kodea aurrerapauso bat da hemendik hilabete gutxira onartuko diren legeekin lotuta.

Europako Batzordeak, era berean, nabarmendu du kodea baliagarria izango dela plataforma txikientzat eta datuak egiaztatzeaz arduratzen diren enpresentzat, horrela modua izango dutelako Interneteko «praktika txarrak» gutxiagotzeko.

Enpresa egiaztatzaileak

Kodearen aurkezpenean, Bruselan, Vera Jourova Europako Gardentasun eta Balio Batzordeko presidenteordeak goraipatu egin du emandako aurrerapausoa: «Erakusten ari gara ekosistema seguruago eta gardenago bat posible dela. Egiaren balioa ahazten duen gizarte bat dekadentea da, eta Europan ez dugu halakorik nahi». Europako Batzordeko ordezkariak aitortu du aurreko kodeak ez zuela zaintza mekanismo nahikoa, eta orain arte plataformek konpromiso txikiagoa zutela beren datuak eskaintzeko. Kode berriak hesi bat jartzen die albiste faltsuen bitartez etekin ekonomikoak lortu nahi dituztenei.

2018koa zen aurreko kodea. Orduko harekin alderatuta, testu berriak argi adierazten du datuak eta informazioa egiaztatzeaz arduratzen diren enpresekin elkarlanean aritzeko beharra. Enpresa horien artean daude Demagog, Faktograf, Pagella Politica, Maldita eta beste hainbat. Horiek guztiek bat egin dute praktika onen kodearekin. Halaber, sinatzaile guztiek konpromisoa hartu dute elkarlan garden, egituratu eta ireki baterako, eta finantza aldetik bideragarriak izateko.

Bruselak gardentasunari eskainitako zentro bat sortuko du. Lantalde egonkor bat egongo da, kodearen jarraipena egin eta haren helburuak bete daitezen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Neska bat erremontean nola aritzen den ikasten, atzo, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. ©GORKA RUBIO / FOKU

Erremontean ikasten

Urtzi Urkizu

BERRIAlagun batzuek erremonte tailer bat egin dute Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Kirola probatzeko aukera ere izan dute, Endika Barrenetxea maisu zutela.
 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Institutu bat gizartea bera da, baina eskala txikian»

Iker Tubia

Irakaskuntza «esker oneko» lana izan da Mangadorentzat, eta zuzendari aritu zen urte luzez. Antolatzea eta irakastea maite ditu, baita ikastetxeetatik kanpo ere. Erretiroa hartu ondotik, zaletasunei eutsi zien: euskara, irakaskuntza eta tradizioak.
Barbara Farre eta Joana eta Mireia Vilapuig, martxoaren 29an, Donostian. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Bi ahizpa aktoreren autofikzio bat

Urtzi Urkizu

Filminek 'Selftape' telesaila estreinatuko du etzi. Joana eta Mireia Vilapuigek beren bizipenetan oinarrituta sortu dute fikzioa

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.