EKA-REN GOMENDIOAK

2017ko apirilaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zer egin behar du bidaiariakoverbooking-aren aurrean?

Saihesteko, komenigarria daaldez aurretik aireportura joan eta ontziratzeko txartela eskuratzea. Overbooking-a badago, konpainiaren erakusmahaira jo behar da, eta erreklamazio orriak eskatu. Ekintzek ez dute preskribatzen gertaera izan eta bi urte igaro arte. Dena dela, komenigarria da lehenbailehen erreklamatzea.

Zeintzuk dira bidaiariaren eskubideak?

Egin gabe geratutako bidaia zatiaren prezioaren dirua itzultzea, eta, dagokionean, abiapuntura eramatea.

Hurrengo hegaldia hartzea.

Bezeroak nahi duen datarako bidaia atzeratzea.

Aurreko edozein aukera hartuta ere, konpainiak kalte-ordainen konpentsazioa eman behar dio bidaiariari:

250 euro, 1.500 kilometro baino gutxiagoko hegaldietan.

400 euro, 1.500 kilometro baino gehiagoko Europako Batasunaren barruko hegaldietan; eta EBtik kanpokoetan, 1.500-3.500 kilometro arteko hegaldietan.

600 euro, bestelako hegaldietan.

Konpentsazioak dirutan ordainduko dira —bidaiariak ez badu nahi bidaia txartelekin edo bestelako zerbitzu batzuekin pagatzea—. Hauek ere ordaindu behar ditu konpainiak:

Mezuak. Bi telefono dei edo telefax bidezko mezu edo mezu elektronikoak.

Janaria. Nahikoa janari eta edari, itxaroten egon beharreko denboraren arabera.

Ostatua. Gaua(k) igaro behar izanez gero, hotelera eramatea eta ostatu hartzea.

Konpainiarekin konpontzen ez bada, non aurkeztu erreklamazioa?

Arazoa aire konpainiarekin bada, Abiazio Zibileko Zuzendaritza Nagusian; eta, arazoa aireportuko zerbitzuekin bada, herrialde bakoitzeko aireko nabigazio erakundean.

Hegaldia bidaia konbinatu bateko osagarri bada, Garraio Arbitraje Batzordeetan ere egin daiteke erreklamazioa, 3.005 euro artekoa.

Bidariari laguntzeko ere badaude Kontsumobideko bulegoak, kontsumitzaileen informaziorako udal bulegoak eta kontsumitzaileen elkarteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.