Albistea entzun

'Irabazi arte'-ko bi protagonistek kirolariak elkarrizketatuko dituzte

Telesail horretako bi aktorek saio bat gidatuko dute ostiralero EITB Podkast atarirako, gaurtik hasita
Nahia Sillerok (Nora) eta Sua Enparantzak (Arene) aurkeztuko dute <em>Irabazi arte</em> podcasta, gaurtik hasita.
Nahia Sillerok (Nora) eta Sua Enparantzak (Arene) aurkeztuko dute Irabazi arte podcasta, gaurtik hasita. EITB Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2022ko otsailak 25

Irabazi arte telesailaren hirugarren atalaren emanaldiarekin bat eginez, fikzio horretan parte hartzen duten pertsonaia protagonistetako bik podcast bat egingo dute gaurtik aurrera EITB Podkast atarirako. Arene eta Nora pertsonaiak ariko dira aurkezle —Sua Enparantza eta Nahia Sillero aktoreek antzezten dituzte rolak—, eta, horrenbestez, fikziotik errealitatera egingo dute jauzi. Izan ere, podcast berri horretan Euskal Herriko benetako kirolariak elkarrizketatuko dituzte. Ostiralero emakumezkoen kirolarekin lotura duten gonbidatuekin egingo dute solas.

Gaurko estreinaldian, Nerea Eizagirre Realeko kapitaina izango da gonbidatu nagusia. Datozen asteetan, berriz, Nadet Agirre arraunlaria eta Maitane Urbieta Euskadi Irratiko kirol kazetaria izango dira elkarrizketatuetako batzuk.

Podcasta sortzeak badu loturarik ETB1eko telesail berriaren argumentuarekin. Izan ere, Areneren aitak eta Noraren amak herriko irratian lan egiten dute. Bi neskek baimena eskatuko diete estudio horretan podcast bat grabatzeko. Poz-pozik jarriko dira baiezkoa jasotakoan.

Kirola hartuko dute hizpide ostiralero, baina Irabazi arte-ko protagonisten podcastean izango dira mintzagai gehiago: musika, aktualitateko gaiak, bitxikeriak eta bestelakoak aipatuko dituzte, gehienetan kirola aitzakiatzat hartuta.

EITB Podkast atarian entzun daiteke bi minutuko aurrerapen atal laburra, eta bertan Arenek eta Norak erabaki dute beren podcastari telesailaren izen bera jartzea: Irabazi arte. Gonbidatuen zerrenda egiten ari direla kontatzen dute; Garazi Murua Athleticeko jokalaria eta Uribarri Barrutieta errugbi jokalaria aipatu dituzte. «Olinpiar Jokoetan parte hartu duten kirolariren bat ere sartu beharko genuke», diote. Podcasterako sintonia ere badute: telesailerako Chill Mafia taldeak sortutako bera. Irene Cervantesek jartzen dio ahotsa kantari.

Ikusle datu onak

Gaztetxoentzako telesail berria Go!azen-en gailu eramangarrietarako aplikazioan ere ikus daiteke, baita EITBren nahieran zerbitzuan eta Youtubeko kanalean ere; Instagramen eta TikToken eduki berezituak dituzte. Podcast berrian, bestalde, telesailean lantzen dituzten gaiak jorratuko dituzte: emakumeen ahalduntzea, nerabeen eta gurasoen arteko harremanak, familia eta gazteen gaur egungo erronkak.

Ostiral gauetako ETB1eko emankizunek oso ikusle datu onak izan dituzte orain arte. Otsailaren 11ko estreinaldiak %6,6ko ikusle kuota izan zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan —euskaldunen artean, %17,5ekoa—; 4-12 urteko haurren artean, %42,9ko kuota izan zuen, eta 13-24 urteko gazteen artean, %45,9koa. Bigarren atalak euskaldunen artean %13,2ko ikusle kuota lortu zuen; %29,9ko kuota izan zuen 4-12 urte arteko ikusleen artean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

'Culpa mía' filmeko fotograma bat ©Amazon Prime Video

Bieusek film bat bikoiztu du aurrenekoz Prime Videorentzat

Urtzi Urkizu

Amazonek ostegunean estreinatuko du 'Culpa mía' pelikula, euskaraz ere bai. Gazteentzako fikzio bat da.

 ©BERRIA

«Ez dut ezer aurreikusten; emaitza sortuz noa»

Unai Etxenausia

«Dena zalantzan jarri» nahi izan du Aiesak Gasteizko Montehermoso kulturuneko erakusketa berrian.'Vestirme mal y desvestirme mucho' uztailaren 2ra bitartean egongo da ikusgai.
 ©ALIZIA LOPEZ

«Zuen serio ospe hori ez duzue merezi»

Naroa Torralba Rodriguez

Hiru urte daramatza Diazek Twitchen zuzenekoak egiten. Astelehenetik ostegunera, goizean. Asteburuetan, antzokiak betetzen ditu Se pudrió todo bakarrizketarekin. Larunbatean izan zen Bilbon.

Silfioa izan zitekeen, baina mihilu basatiarena da ilustrazioa, ez baitago silfioari buruzko irudirik. ©BERRIA

Silfioaren enigma

Enekoitz Telleria Sarriegi

Duela bi mila urte desagertu zen landarea da silfioa. Zirenen zuen jatorria, gaurko Libian, eta greziarrek eta erromatarrek erabili zuten medikuntzan, sukaldaritzan, lurringintzan... Urreak eta zilarrak adina balio zuen orduan silfioak. Fermin Jimenez artistak silfioaren historia eta zaporea berreskuratu ditu bere proiektuan: mihilu zaporeko izozki bat sortu du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.