Albistea entzun

ETBk bikoizketarekin «sarraskia» egin duela salatu dute bikoiztaileek

Euskarazko sektoreak duen «larrialdiaz» hitz egin dute Bieuse elkarteko kideek legebiltzarrean
Xabier Alkiza eta Joxe Kruz Gurrutxaga Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteko kideak, atzo, legebiltzarrean.
Xabier Alkiza eta Joxe Kruz Gurrutxaga Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteko kideak, atzo, legebiltzarrean. E. PORTILLO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2019ko ekainak 11

«Gaztelaniaz inoiz baino gehiago bikoizten da, frantsesez dena bikoizten da, eta asko zaintzen da. Euskal Herrian baino bost aldiz gehiago kostatzen da edukiak Madrilen bikoiztea, eta Parisen, hamabost aldiz gehiago». Atzo, Bieuse Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteko kide Xabier Alkizak Eusko Legebiltzarrean jakinarazi zuen euskarazko bikoizketa egoera «larrian» dagoela beste hizkuntza batzuen aldean. Joxe Kruz Gurrutxagarekin batera egin zuen agerraldia EITBren kontrol batzordean, EH Bilduk eskatuta. «ETBk egin duena sarraskia izan da», salatu zuen Alkizak.

Iazko irailean sortu zuten Bieuse elkartea. Sasoi berean esleitu zuten ETBren bikoizketa lehiaketa, eta orduan aukeratutako enpresak (Mixer) soldatei %12ko jaitsiera ezarri zien; duela sei urte %23 jaitsia zieten. Baldintza horien aurka protesta egiteko, elkarteko bikoiztaileek hainbat lanuzte abiarazi zituzten, eta hala daude orduz geroztik. Alkizak atzo salatu zuen erantzunik eza dela nagusi erakunde publikoei eta EITBri dagokienez. «Lanaren kalitatea izugarri eskastu da, eta ETBri berdin zaio. Mixer enpresan dozena erdi ahotsekin ari dira bikoizten; batek galdetu, ahots berak erantzun».

Elkarteko kideek euren kezkak azaldu zizkioten Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordetzari. «Sailburuak esan zigun ez dutela asmorik eredua aldatzeko. Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusiak, bestalde, ez digu erantzunik eman. 2004ko tarifak ari gara eskatzen; gogorra egiten zaigu ikustea erakunde publikoek eta EITBk horrelako prekaritatea bultzatzen dutela».

Alkizak Europako beste herrialde batzuetako egoera azaldu zuen: jatorrizko bertsioen aldeko hautua egin duten herrialdeetan, haurrentzako atzerriko eduki guztiak bikoizten dituzte. Bikoiztaile elkarteko ordezkariak gogorarazi zuen Euskal Herriko haur eta gazteek erdaraz kontsumitzen dituztela ikus-entzunezkoen %90. «Gazteek ez dute euskarazko erreferentziarik. ETBk duela 30 urte sortu zuena orain galdu egin da».

Ana Oregi EAJren ordezkariak esan zuen EITBren erreforma integralerako lantaldean landuko dutela bikoizketaren gaia.

Gorrentzako azpidatziak

Bikoiztaileen agerraldiaren ostean, kontrol batzordean bi erdibideko zuzenketa onartu zituzten aho batez: batetik, legebiltzarrak Jaurlaritzari eta EITBri eskatu dio garatzeko zentzumen urritasuna dutenek telebista publikoaren albiste zerbitzuak ulertu eta erabiltzeko ezinbestekoak diren oinarrizko baliabideak, bereziki azpidatziak eta audiodeskripzioa; EH Bilduko Jasone Agirrek nabarmendu zuen euskarazko saioetan azpidatziek asko lagundu diezaieketela euskaraz ez dakitenei eta hizkuntza ikasten ari direnei ere. Bestetik, legebiltzarrak EITBri eskatu dio saioak emateko, elkarte, kolektibo eta mugimendu «esanguratsuenek» parte har dezaten.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Mahats bilketan parte hartu zuten BERRIAlagunak, atzo, El Mozo Wines upategiko mahastietan. ©AITOR KARASATORRE / FOKU

Edan bai, bildu ere bai

Olatz Enzunza Mallona

BERRIAlagun batzuek mahats bilketa egin dute Lantziegoko El Mozo Wines upeltegian. BERRIAren 20. urteurrenaren harira antolatu dute ekitaldia, eta abenduan Hatsa ardo propioa ekoitziko dute.
 ©BERRIA

«ETAren armagabetzea kontatzea amesten nuen, eta lortu nuen»

Unai Etxenausia

«Irratiaren magiak konkistatu» zuen behin. Ordutik, lau hamarkada eman ditu Cobok SER irratian Euskal Herriko politika kontatzen. Joan den urtea amaitzearekin bat utzi zuen irratia, baina argi dauka ez duela kazetaritza sekula utziko.
 ©HITZETIK HORTZERA

«Bertso mundua etxea bezalakoa da niretzat»

Beñat Mujika Telleria

Hil honetan abiatu da 'Hitzetik hortzera'-ren denboraldi berria. Zenbait berrikuntzarekin itzuli da saioa; horietako bat, aurkezlea: Mirari Martiarenak hartu du Eider Perezen tokia saioaren gidaritzan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...