Albistea entzun

Fenomeno nuklearra

Txernobylgo sarkofagoaren infografia handi bat egin zuen BERRIAk 2016an. Euskarazko Wikipediak ingelesera itzuli zuen gerora, eta milioi bat bisita izan ditu; gehienak, maiatzean.
Joxan Apeztegiak BERRIArako egindako infografiak milioi bat bisita inguru izan ditu.
Joxan Apeztegiak BERRIArako egindako infografiak milioi bat bisita inguru izan ditu. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2019ko ekainak 8

Ukrainako Txernobylgo zentral nuklearraren leherketak sekulako hondamendia eragin zuen 1986ko apirilaren 26an. 33 urte geroago, Txernobylen inguruko jakin-mina han eta hemen zabaldu da, batez ere Skyk eta HBOk ekoitzitako Chernobyl telesailaren eraginez. Asteon eman dute bosgarren atala, azkenekoa, eta kritikarien eta ikusleen oniritzia jaso du. Fenomeno horrek askotariko eraginak sortu ditu; BERRIAk erreaktore kaltetua babesten duen sarkofagoaren infografia handi bat argitaratu zuen 2016ko azaroaren 23an, eta Euskarazko Wikipediak ingelesera itzuli zuen infografia. Handik bolada batera, wikilariek beste hizkuntza batzuetara itzuli zuten: errusierara, hungarierara...

Kontua da Joxan Apeztegia BERRIAko infografistak egindako lanak milioi bat bisita izan dituela dagoeneko. Horietatik 808.637 maiatzean izan dira —maiatzaren 6an estreinatu zuten telesaila—.

Egunkariak Bizigiro sailean argitaratu zuen infografia hura, bi orrialdetan. Apeztegiak gogoratu du «zerbait handia egiteko» eskatu ziotela. Lander Muñagorri Garmendiak idatzi zuen erreportajea, eta infografiak testuak baino toki gehiago hartzen du. «Sarkofagoa islatu genuen hiru dimentsioko infografia batekin. Blender programa erabili nuen. Librea da programa hori, eta oso ona halako lanetarako».

Apeztegiak garrantzia kendu dio milioi bat bisiten zenbakiari. «Urrutitik ikusten ditut halako kontuak». Edonola ere, aitortu du infografia «ikusgarria» dela. «Agian ez dago sarkofagoaren antzeko infografia askorik».

Iaz, Euskarazko Wikipediak eta BERRIAk hitzarmen bat sinatu zuten, 2012tik aurrera egunkariak egindako infografiak Wikipediara igotzeko. BERRIAren infografiek orotara 1.896.813 bisita izan dituzte, hizkuntza guztietan.

Beste telesail bat Errusian

Chernobyl telesaila Erresuma Batuaren eta AEBen artean ekoitzi dute; ingelesez grabatu dute —hizkuntzaren aukeraketak ere zer esana eman du—, eta azkeneko asteetan ahoz aho ibili da telesailzaleen artean. IMDB webgunearen zerrendan, lehen tokian jarri da ekoizpena. Bost atalen batezbestekoa 9,7koa da 10etik; Band of Brothers, Breaking Bad Game of Thrones eta The Wire gainditu ditu.

Telesailaren arrakastak, halaber, nabarmen handiagotu du zentralaren inguruan egiten diren bisita turistikoen eskaria; Solo East agentziaren zuzendari Sergi Ivantxukek esan duenez, maiatzean zentrala ikustera joan ziren turisten kopurua %30 handiagotu da, eta udarako erreserbak %40 ugaritu dira iazkoekin alderatuta. Chernobyl Tour konpainiak ibilbide bat egiten du telesailak erakusten dituen tokietatik, eta haren erreserbak ere asko handitu dira.

Errusiako NTV kate pribatuak, berriz, iragarri du beste telesail bat egiten ari dela hondamendi nuklearraren inguruan. Istorioaren ardatza da AEBetako Inteligentzia Agentzia Zentralak agente bat bidali zuela Txernobylera leherketaren egunean, sabotaje ekintza bat egiteko. Alexi Mudarov ekoizpenaren zuzendariak esan du hainbat historialarik tesi hori defendatzen dutela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

64. World Press Photo lehiaketa da aurtengoa, eta Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean lan irabazleen erakusketa dago. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Irudiek ere badute zer esana

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

2021eko World Press Photoko argazkiak ikusteko aukera dago Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeko ur biltegian, azaroaren 14ra arte. Ikusleen arabera, «hunkigarriak» dira irudi guztiak.
 ©BOB EDME

Murruak hausten dituen arte estriktoa

Ainize Madariaga

Abian da Points de Vue festibala, eta bihar bururatuko da. Aurten zortzi artistak tindatu dituzte Baionako karriketako murruak. Lehen aldikoz, hiritik atera da festibala: Hendaian, Donapaleun eta Urruñan egin baitituzte artista egonaldiak.
 ©RAUL BOGAJO / @FOKU

Gastronomia, bidaien gida

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Bi astetik behin helmuga baten berri ematen dute Gasteizko Eatyjet proiektukoek sare sozialetan, eta hiru platereko menu bat osatzen dute. Etxez etxeko zerbitzuari ekingo diote berriro.
 ©THE NORTH WATER

Itsasgizonen handinahia eta kalamitatea

Mikel Yarza Artola

Andrew Haigh zuzendari britainiarrak 'The North Water' telesaila plazaratu du, Artikoa esploratu zuten balea ehiztarien inguruko istorioa

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.