Albistea entzun

Sanmartzialak Irunen

Herri askotako dantzen kemenarekin

Euskal Herriko hainbat eskualdetako dantzak prestatu ditu Kemen taldeak, eta gaur gauean oholtzaratuko ditu, Irungo Urdanibia plazan
Kemen taldean Irungo eta Hondarribiko dantzariek parte hartzen dute.
Kemen taldean Irungo eta Hondarribiko dantzariek parte hartzen dute. KEMEN DANTZA TALDEA Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2019ko ekainak 27

Irungo (Gipuzkoa) dantzarientzat eta dantzazaleentzat urteko egunik bereziena da gaurkoa, Kemen dantza taldeak sanmartzialetako saioa emango baitu. Okerrik ezean, Urdanibia plazan egingo dute, 21:30etik aurrera. Euskal Herriko askotariko dantzekin disfrutatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Ander Amantegik urte asko daramatza Kemen taldean; dantza arduraduna da, eta «emozioz» bizi ohi du sanmartzialetako emankizuna. «Gehienetan Euskal Herriko eskualde batzuk aukeratzen ditugu, eta horietako dantzak lantzen saiatzen gara, betiere saioari ildo bat emanda». Iragarri du aurten zer dantza interpretatuko dituzten: Oñati (Gipuzkoa) inguruko korpus dantzak, Polinazio Iztuetak 1824an idatzitako liburuko Gipuzkoako dantzak (brokel makilen dantzak, sorgin zaharrak...), Arratia inguruko (Bizkaia) jotak eta porruak —Galdakaoko (Bizkaia) Andra Mari taldearekin batera ikastaroetan landu dituzte— eta Nafarroako Erriberako makila dantzak edo paloteado-ak. Luze aritu dira azken horiek lantzen, Amantegik azaldu duenez: «Herri antzezlan modukoak dira horiek, eta dantzak ere egoten dira. Besteak beste, Cortesko makila jokoa eta zinta dantza, Murchanteko arku dantza eta Corellako makila jokoa landu ditugu; horiekin bloke bat osatu dugu. Horretarako, Iruñeko Ortzadar taldeak egindako lana erabili dugu, eta haiekin ikastaro batzuk egin ditugu». Toki bakoitzeko jantzi bereziak ere erabiliko dituzte gaurko emanaldian.

Saioa bukatzeko, Zuberoako maskaradan egiten dituzten bi dantza egingo dituzte. «Zuberoako kontradantzak ere eskainiko ditugu, bikoteka eta launaka. Herri dantzak dira azken horiek, baina ez oso ezagunak».

Kemen taldeko dantzariak Hondarribikoak eta Irungoak dira. «Urte osoan egiten dugun saio garrantzitsuena da gaurkoa», esan du Amantegik. «Urteko lan guztia ia saio hau prestatzera bideratzen dugu. Jaietan, agertoki on batean, eta jende askoren aurrean egin ohi dugu. Jende asko dago taldean aritu dena edo dantzariak gertukoak dituena, eta urtero etortzen dira emanaldia ikustera».

Kemen taldeak San Joan bezperan egin zuen jaietako aurreneko saioa. Soka dantza egin zuten San Joan plazan, «giro onean». Gaurko saioaren ostean, dantzariek atsedenerako asteak hartuko dituzte.

Kemen taldea 1973. urtean sortu zuten, Txingudi ikastolako gurasoen ekimenez. Gaur egun, 360 dantzarik osatzen dute. 2007. urtetik hona Hondarribian Dantzan jaialdia antolatu du. Amantegik nabarmendu duenez, saioetan Euskal Herriko kultur ondarea zabaltzen saiatzen dira, «ikuspegi orokor bat erakutsiz». Irungo inauterietako ekitaldietan ere parte hartzen du taldeak, kauterak kalez kale eskainiz. Baita San Tomas egunean ere. Euskal kultura eta folklorea mantentzeko eta zabaltzeko helburua duenez, Kemenek Euskal Herritik kanpoko hainbat jaialditan parte hartu du —aurrenekoa 1979an izan zen, Unescok Cognac herrian (Frantzia) antolatutako festibalean—.

Gaur gauean, Kemenen emanaldiaz gain, 22:00etatik aurrera, disko festa gaztea egingo dute Santiagoko pilotalekuan; DJ Txurruk eta Oihan Vegak jarriko dute musika dantzagarria.

Astelehenera arte

Hurrengo egunetan ere ekitaldi andana izango dituzte Irungo sanmartzialetan. Bihar gauean, esate baterako, askotariko musika estiloekin gozatzeko aukera egongo da: Jamaica Show orkestra, Flamenquito Latino, Fiebre del Sábado Noche, Rosario eta Euskorleans Dixie Band taldeek joko dute. Astelehen gauean amaituko dira sanmartzialak, Suaren gogoeta izeneko su ikuskizunarekin. Gau berean, umorezko bakarrizketak ere izango dira, Tomas Garciaren eta Edu Mutanteren eskutik.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©EZEZAGUNA / EZEZAGUNA

Iruindarren euritakoak dantzan

Itsaso Jauregi

Iruñean San Saturnino eguna ospatu dute, aterkien azpian. Erraldoirik eta prozesiorik gabeko hirugarren urtea izan da herritarrentzat, baina euriaren azpian kantuan jarraitu dute.
Ezkerretik eskuinera: Ane Garai eta Maialen Oleaga. ©BERRIA

'Kuirpunk' doinuen eztanda

Unai Etxenausia

Perlata eta La Soga del Muerto taldeetako partaideek dena ematen dute oholtzara igotzen diren bakoitzean. Argi daukate jotzeak ematen dien askatasunaz bizi behar dituztela kontzertuak, beti arduraz bizi beharrean.
 ©BERRIA

«Urtubiaren gertukoei gustatu zaie filma»

Urtzi Urkizu

Netflixek Lucio Urtubiaren bizitzari buruzko filma estreinatuko du gaur: 'Un hombre de acción'. Amezkua da gidoilaria, eta azaldu du Urtubiaren bizitzeko moduari eta pentsamenduari fidelak izatea funtsezkoa zela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Urtzi Urkizu

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.